Onintza Enbeitak irabazi dau Durangon lehenengo finalaurrekoa

Bizkaie! 2010-11-22 10:22   Bertsolaritzea

Muxikarra zuzenean finalera pasauko dan bertsolaria, saioan 545 puntu batu ondoren. Enbeitaren moduan, beste bi finalaurreetako irabazleak be zuzenean pasauko dira finalera eta ganerakoek puntuazinoaren arabera izango dabe horretarako aukerea.

Durangoko Landako Gunea lehiatu ziran Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue, Jone Uria, Ibon Ajuria, Gorka Lazkano eta Onintza Enbeita 2010eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoan. Danetara, 800 lagun inguru batu ziran han eta bertsolariek Ainhoa Munitxa, Mirari Azula, Gorka Intxaurbe, Iñaki Aurrekoetxea, Asier Ibaibarriaga eta Josu Telleria epaileen aurrean egin eben euren jarduna. Idazkari lanetan Miren Itziar Basterretxea ibili zan.

Onintza Enbeita izan da Durangoko finalaurrekoko irabazlea eta zuzenean finalera pasauko dan bertsolaria, saioan 545 puntu batu ondoren.

Honakoa izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoko sailkapena:

1. Onintza Enbeita 545 puntu
2. Etxaun Lekue 538 puntu
3. Jone Uria 526 puntu
4. Gorka Lazkano 493 puntu
5. Ibon Ajuria 486 puntu
6. Xabat Galletebeitia 452 puntu

Puntuazinoaren araberako sailkapena

Enbeitaren moduan, beste bi finalaurreetako irabazleak be zuzenean pasauko dira finalera eta ganerakoek puntuazinoaren arabera izango dabe horretarako aukerea. Lehenengo saioa jokatu ostean, hau da, puntuen araberako behin behineko sailkapena.

1 Etxahun Lekue 538
2 Jone Uria 526
3 Gorka Lazkano 493
4 Ibon Ajuria 486
5 Xabat Galletebeitia 452

Hurrengo finalaurrea

Zemendiaren 28an izango da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan, 17:30ean. Bertan, Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes, Miren Amuriza, Arrate Illaro, Peio Ormazabal eta Eneko Abasolo 'Abarkas' bertsolariek kantauko dabe Bernar Mandalunizek jarritako gaien arabera.

Sarrerak

Honezkero salgai dagoz Amorebieta-Etxano eta Gernika-Lumoko finalaurreetako sarrerak, www.bizkaikotxapelketa.biz edota www.bertsosarrerak.eu webguneetan.

Informazino gehiago: www.bizkaikotxapelketa.biz

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu