Leioako 2011ko Umore Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2010-11-23 13:08   Kulturea

2011ko maiatzaren 12, 13, 14 eta 15ean ospatuko dan Leioako Umore Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko epea zabalik dago. Antolatzaileek 2011ko edizinoan parte hartu gura daben konpainia, artista eta alkarteek izena emoteko epea zabaldu dabe. Proposamenak aurkezteko epea 2011ko urtarrilaren 21ean amaituko da.

Azokea, batez be, kalea adierazpide eta komunikazino artistikorako bide legez erabilten daben alkarte, konpainia zein artista profesionalen taldeentzat dago zabalik.

Hautaketa prozesuan lehentasuna izango dabe estaduko beste azoka batzuetan parte hartu ez daben lanek, edota proposamenak estreinakoak badira, beti be, Azokako Batzorde Artistikoak behar dan moduan balioztatzeko denporea izan badau. Bestalde, umeentzako zein familiarteko publikoari zuzenduriko kale antzerki montajeak aurkez daitekez, musikalak, zirkuaren esparrukoak edo beste edozein eratako ikuskizunak be.

Parte hartzeko interesa daben konpainia profesionalek postaz bialdu beharko dabe proposamenaren dokumentazinoa (proiektua edo dosierra, fitxa teknikoa, DVDa eta hartu-emonetarako datuak) jarraian zehazten dan helbidera. Umore Azokako webgunean (www.umoreazoka.org) eskuragarri dago parte hartzeko baldintzei eta proposamenak bialtzeko moduari buruzko informazino guztia.

UMORE AZOKA — Leioako Kale Artisten Azoka
Jose Ramon Aketxe Plaza, 11—4
48940 LEIOA — BIZKAIA
Tel.: 0034 946072578
Faxa: 0034 946072579
Helbide elektronikoa: info@umoreazoka.org
Webgunea: www.umoreazoka.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu