'Plazatik plazera, plaza plazer' hiru inprobisazino mota plazan batera

Bizkaie! 2010-11-24 16:32   Bertsolaritzea

Zemendiaren 29tik abenduaren 5era Gasteizen egingo dan kongresu baten harira, Uruguayko Payadoreak eta Cubako repentistak etorriko dira Euskal Herrira. Payadoreek eta Repentistek, bertsolarien antzeko jarduna egiten dabe.

Zemendiaren 29tik abenduaren 5era Gasteizen egingo dan kongresu baten harira, Uruguayko Payadoreak eta Cubako repentistak etorriko dira Euskal Herrira. Payadoreek eta Repentistek, bertsolarien antzeko jarduna egiten dabe; inprobisau egiten dabe euren doinu eta neurritan. Normalean, musikearen laguntzinoa izaten dabe, baina, euren jarduna, bapatekoa da.

Gurean izango diran egunetan, hiru inprobisazino jardunak erakusteaz gan, alkarregaz zelan buztartu, zelan ulertu, komunikau, adarra jo… Bapatekotasunak emoten dituan aukera guztiakaz jolastu eta ondo pasetako atxakia izateaz gan, alkarrengandik ikasteko aukera ezin hobea izango da.

Ondorengoak etorriko dira: Uruguayko Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno Payadoreak eta Cubako Alexis Díaz Pimienta Repentista. Musikariak, barriz, Angel Luis Aguiar (Laúd) eta Rubén Aguilar (Guitarra). Bertsolariak, tokian tokikoak izango dira.


Plazatik plazera. Egitaraua

- Zemendiaren 29an, 20:00etan, Gasteizeko Bibat Museoan. Payadoreak: Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno; Bertsolariak: Oihane Perea eta Manex Agirre.

- Zemendiaren 29an, 19:30etan, Gernikako Elai-Alai aretoan. Repentistak: Alexis Díaz Pimienta; musikariak: Aguiar anaiak. Bertsolariak: Onintza Enbeita eta Etxahun Lekue.

- Zemendiaren 30ean, 20:30etan, Gasteizeko El Parral tabernan. Repentistak: Alexis Díaz Pimienta; musikariak: Aguiar anaiak. Bertsolariak: Iñaki Viñaspre eta Izar Mendiguren.

- Abenduaren 1ean, 12:00etan, Gasteizeko Santa Maria katedralean. Payadoreak: Mariela Acevedo, Gabriel Luceno. Repentistak: Alexis Díaz Pimienta; musikariak: Aguiar anaiak. Bertsolariak: Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio.

- Abenduaren 1ean, 19:30etan, Bilboko Alhondigan. Payadoreak: Mariela Acevedo, Gabriel Luceno. Repentistak: Alexis Díaz Pimienta; musikariak: Aguiar anaiak. Bertsolariak: Sustrai Kolina eta Fredi Paia.

- Abenduaren 2an, 20:00etan, Iruñeako Gurutze plazan. Payadoreak: Mariela Acevedo, Gabriel Luceno. Repentistak: Alexis Díaz Pimienta; musikariak: Aguiar anaiak. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Julio Soto.

- Abenduaren 3an, 20:00etan, Donostia Antzoki Zaharrean. Payadoreak: Mariela Acevedo, Gabriel Luceno. Repentistak: Alexis Díaz Pimienta; musikariak: Aguiar anaiak. Bertsolariak: Jon Maia eta Beñat Gaztelumendi.

- Abenduaren 4an, 20:30ean, Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan. Payadoreak: Mariela Acevedo, Gabriel Luceno. Repentistak: Alexis Díaz Pimienta; musikariak: Aguiar anaiak. Bertsolariak: Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio.

- Abenduaren 5ean, 19:00etan, Durangoko San Agustin kultur gunean. Payadoreak: Mariela Acevedo, Gabriel Luceno. Repentistak: Alexis Díaz Pimienta; musikariak: Aguiar anaiak. Bertsolariak: Unai Iturriaga eta Igor Elortza.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu