Mikel Martinezek 'Larria, kutsakorra, mendebaldekoa' komedia estreinauko dau abenduaren 7an Durangon
2010-11-22 14:38 KultureaPatxo Telleriak eta Jokin Oregik idatzitako testua dau oinarri Tartean antzerki taldearen lan barriak. Bakarrizketea izan arren, Mikel Martinezek hiru pertsonaia egingo ditu, eta pertsonaia batetik bestera salto egiten ibiliko da espiral etenbakoan.
Mikel Martinez aktoreak Larria, kutsakorra, mendebaldekoa bakarrizketea estreinauko dau Durangoko (Bizkaia) San Agustin aretoan abenduaren 7an. Tartean antzerki taldeak sortu dauen komediaren gaia osasun publikoa eta negozioa da. Emonaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da.
Patxo Telleriak eta Jokin Oregik idatzitako testua dau oinarri Tartean antzerki taldearen lan barriak. Bakarrizketea izan arren, Mikel Martinezek hiru pertsonaia egingo ditu, eta pertsonaia batetik bestera salto egiten ibiliko da espiral etenbakoan. Akzino berberak efektu desbardinak sortuko ditu, nork egiten dauenaren arabera, eta berba berberak esanahi desbardinak izango ditu, nork esaten dituanaren arabera.
Barrea sortarazoteko idatzia dan komedia honek ukitu basatia dauka eta gaiaren inguruko hausnarketea suspertu nahi dau, 'emozino, irrika, eta samurtasunaz'. Lanaren zuzendaritzea Jokin Oregiren esku egon da.
Mikel Martinez, Patxo Telleria eta Jokin Oregi Maskarada taldean alkartu ziran aspaldi, eta beste hainbat proiektutan alkarregaz lan egin eta gero, Tartean antzerki taldearen ardurea hartu eben. Taldeak lan batzuk produzidu ditu, besteak beste, Sonata segundo batean eta piku edo Ezin dut egia esan.
Era berean, konpainiaren barruan bi zigilu edo talde-izen artistiko be badagoz: Ez Dok Hiru Bikoteatroa (Patxo eta Mikel aktore dirala, arrakasta handiko euskerazko obrak taularatu dituana, Euskarazetamol, kasu), eta Marie de Jongh (Robot Maitea eta Zer duzu negarrez, Marie lako familia osoari zuzendutako ikuskizun sarituak egiten dituana).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!