Ahoa zabalik
2010-12-20 11:33 BertsolaritzeaBECi itxura ederra eretxi neutsan hasieratik. Bertara inguratu nintzan goizeko 11:30 inguruan. Kontu egizu ha zer izan zan saioa hasi zanean. Ahoa zabalik itxi nau, atzera be, bertsozalearen indarrak. Plazan alkartu gaitezan, orduan.
BECi itxura ederra eretxi neutsan hasieratik. Bertara inguratu nintzan goizeko 11:30 inguruan. Kontu egizu ha zer izan zan saioa hasi zanean. Ahoa zabalik itxi nau, atzera be, bertsozalearen indarrak. Plazan alkartu gaitezan, orduan.
Arrastiko 17:30ean agertu jakuzan bertsolariak, Beñat Ugartetxeak esan eban moduan, 'San Bernardo' gidari ebela. Ederto manejau eben finala berak eta Zuriñe Iarrituk. Antolakuntza-taldea, barriz, beilegiz jantzita egoan, majorik. Inork ezingo dau esan gatx egon zanik laguntza topetan. Eurei danei, eskerrik asko.
Akabuan, publikoari saioa gustau jakola barruntau neban. Ni neu ahoa zabalik geratzen naz, BBK Sariketan, Eskolartekoetan, atzokoan… Ahoa zabalik finaletik kanpo eta finalean egotea merezidu dabenakaz, be bai. Lastimea, horrelakoetan leku kontauak egotea.
Aita Luis Baraiazarra ikusteak ilusino handia egin eustan. Betidanik euki dau hartu-emon handia bertsoagaz eta merezidu eban txapeldunari 'onddo beltza' janztea. Euskaltzain Ohorezko egin ebenean be, ikaragarri gustau jatan Euskaltzaindira preparauta ekarri eban testua. Esan neutsuen ezin dodala txintik be esan, baina atzoko bertso bat ipiniko deutsuet, bada:
Gaina honetatik eder
ageri da dana:
euskeraren itsaso
eta panorama.
Ez jat ahaztuko inoiz
gaur hemen izana.
Esperantza-haizea
dator guregana.
Lehia da gitxiena;
gehiena da lana.
Txapela joan jaku
galdakaoztarrarengana
Aurreko astea kanpoan pasau neban. Niri, berez, abioia ez jat bape gustetan, zuri-zuri eta umore txarrean ipinten ei naz. Hori gitxi ez eta, edurtzea zala aideratu behar izan genduan Euskal Herrira bueltan. Sustoa pasau barik neukala oraindino, etxera ailegau, Bizkaie!-n sartu eta… Jaungoikoa! Itzelezko sorpresea. 'Ahoa josita' artikuluaren ondo-ondoan anaiaren erretratua egoan, igaz Bizkaie!-ko saria irabazi ebana. Gustetan jatzue? Niri bai. Bizkor ibili laster kenduko dabe-eta! Eskerrik asko nire artikuluak leiduten dozuezan guztioi.
Zorionak, Arkaitz!
Erantzunak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
Penaz amaitu dot aurtengo txapelketea. Penaz, saio guztietako (guztietakoa, bai) puntuazinoa oso aldrebesa iruditu jatalako. Penaz, finalean bertso txar asko (gehiegi) entzun zalako. Penaz, Bizkaiko bertso-giroa nahasi, nahasiegi, sumau dodalako. Penaz, txapelketan ezer aitatu ezin daben horreek larregi berba egin, eta larregi idatzi dabelako... Pozten naz txapeldunagaitik, ibilbide luzeko plazagizona dalako, baina aurton txapelketak emon deustan poz bakarretakoa da. Penaz nago, baina itxaropentsu, txarto egindakoak konponduko diralakoan...