Balada triste de trompeta

Karolina Almagia 2010-12-22 11:27   Zinema kritikak

Antza, ez dot ondo ulertu Balada triste de trompeta filma. Hori da han eta hemen goraipatu daben filma? Nik ikusten ez dodan zeozer ostenduta dago? Tarantino liluratu dau pelikula honek? Alex de la Iglesia sinpatikoak sinatuko ez baleu, hain kritika onak izango leukez?

- Zuzendaria eta gidoigilea: Álex de la Iglesia
- Produktoreak: Motion Investment Group, Tornasol Films, Castafiore Films, Canal + España, La Fabrique 2, Televisión Española (TVE)
- Interpreteak: Antonio de la Torre, Javier Botet, Santiago Segura, Fernando Guillén Cuervo, Carolina Bang, Fran Perea
- Generoa: komedia
- Herrialdea: Frantzia-Espaina
- Iraupena: 107 min.

Antza, ez dot ondo ulertu Balada triste de trompeta filma. Hori da han eta hemen goraipatu daben filma? Nik ikusten ez dodan zeozer ostenduta dago? Tarantino liluratu dau pelikula honek? Alex de la Iglesia sinpatikoak sinatuko ez baleu, hain kritika onak izango leukez?

Sentiduten dot, baina ez deutsat ezer onik ikusten pelikula zentzubako honi. Emoten dau Jorge Gerricaecheverriaren gidoirik barik, Alex de la Iglesia hondoratu egiten dala, erremediorik barik. Gidoi honek ez dauka ez bururik ez hankarik. Ordu erdi batean idatzita dagoala emoten dau. Ez dago zuzendari bilbotarraren mailan. Iparra galdu dau gure zinegile maitatuak?

Gitxieneko koherentzia bategaz kontauta egon beharrean, istorioa burruka eta persekuzino sail luzea da. Odola eta erraiak edonon, bortxakeria, eszena basatiak... Balada honek adarra joten deusku. Alkarrizketak benetan txarrak dira eta pertsonaiak... karikatura hutsak. Guztiz sinistezina. Eta hori da pelikula baten pekatu handiena.

Baina hori guztiori irudi boteretsuakaz aurkezten deuskue. Eta hori da filma salbetan dauena, salbau ahal izan ezkero, behintzat. Bai, diru mordoagaz dago filmauta. Bai, belaunaldi jakin bati ilusinoa egingo deutso bere garaiko benetazko irudiak filman txertxatuta ikustea. Franco, Gabi, Fofo eta Miliki, eta, batez be, Carrerori egindako atentadua. Azken eszena hori eskertzekoa da, erreala izan arren, surrealistea dala emoten baitau.

Zeozer ikusgarria egin gura eban De la Iglesiak eta amaieran eginahalak egiten ditu. Baina El valle de los Caídos leku sinbolikoan jazoten dan gertaera zoroa askotan ikusi dogu honezkero.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu