'Arima baino ederragoa' ikuskizuna eskainiko dabe Garik eta Kirmen Uribek Euskerearen Egunean

Bizkaie! 2010-11-30 10:54   Euskerea berbagai

Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harian, abenduaren 3an Gari kantariak ahotsez eta erritmoz jantziko ditu Bilboko BBK Aretoan Kirmen Uribe idazleak sortutako zenbait idatzigaz. Ganera, poeta ondarrutarrak berak testu batzuk irakurriko ditu, Gariren gitarreak lagunduta. Emonaldiak Arima baino ederragoa izenburua dauka.

Ikuskizunaren funtsa Bilbo-New York-Bilbo nobelearen egileak zatika sortutako hainbat testu dira, New Yorken izaniko bizipen eta alkarrizketatan oinarritutakoak. Hain zuzen be, ikuskizunaren izenburua bera, New Yorken neurologo bategaz izaniko alkarrizketatik jaso da. Poeteak, antza, burmuineko gaien ikerketetan arimea nonbaiten topau ete eben galdetu eutson ikertzaileari. 'Ez, arimarik ez dogu topau -erantzun eutson-, baina gauza ederragorik bai. Giza-garuna arimea baino ederragoa da'.

Idatzi horreetan oinarrituta, Hertzainak talde historikoko buru izan zan Gari kantari ezagunak hainbat abesti eskainiko ditu. Halanda be, ez da Garik poeten idatziei musika jarten deutsen lehenengo aldia, besteak beste, Jon Maia, J. L. Padrón edo Jon Benitoren berbatatik abiatuta abestiak sortu baititu.

Gauzak holan dirala, Arima baino ederragoa saioa BBK Aretoan (Bilboko Kale Nagusia, 19-21) ikusi eta entzun ahal izango da abenduaren 3an, 13:30ean. Sarrerea doban izango da, aretoa bete arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu