Kherau bizkaitarrek 'Munduan ortozik' izeneko lehenengo diskoa kaleratu dabe
2010-11-26 14:55 MusikeaMusikazale amorratuak, Euskal Herriko musika tradizionala eta bertoko musika tresnak ondo baino hobeto ezagutzen ditue. Taldekideak beste hainbat musika taldetan ibilitakoak dira. Kherau taldekoek hainbat estilotako musikea nahastau dabe diskoan: rocka, power-rock, popa, plaza taldea, bakarlariak, folk-rocka, folk tradizionala…
Kherau taldea 2010ean sortu eben lau bizkaitarrek, lehenagotik be ezagunak eta lagunak. Ibon Ordoñezek eta Iker Lope de Bergarak orain dala hamar urte ezagutu eben alkar eta orduan sortu zan Kherau taldearen esentzia. Gaur, hilak 26, taldearen lehenengo diskoa aurkeztu dabe Bilbon, 'Mundutik ortozik' izenburupean.
Musikazale amorratuak, Euskal Herriko musika tradizionala eta bertoko musika tresnak ondo baino hobeto ezagutzen ditue. Taldekideak beste hainbat musika taldetan ibilitakoak dira: Ibon Ordoñez (Gartxot, Ruaille Buaille, soinu teknikari eta hainbat diskotan kolaborazinoak egin ditu), Gaizka Andollo (Karramarro, Albokale, Tirauki), Iker Lope de Bergara (Lamien Arnasa, Lutxanako Dultzaina Eskola, Urgabe, Korrontzi, txistu eta alboka irakaslea), Aitor Esteban Etxebarria (Nihl, Apnea, Kandela, Aritz Ogiza, Yavhe, bertsolaria) eta diskoa amaitu ondoren beste kide bat batu jake: Alex Garcia.
Kherau taldekoek hainbat estilotako musikea nahastau dabe diskoan: rocka, power-rock, popa, plaza taldea, bakarlariak, folk-rocka, folk tradizionala… Musikearen aniztasunetik folk tradizionalari ekarpena egiten deutse Munduan ortozik lehenengo diskoan. Lana Ibon Ordoñezek grabau dau Amurrioko Kukuzubi estudioan eta Kike Morak nahastau eta masterizau Bilboko K.M.T. estudioan. Konbidauen artean, Eneritz Gorritxategi eta Isabel Sierra trikitilariak dagoz eta musika-tresnak puntu-puntuan egoteko, hainbat luthierren laguntzinoa izan dabe.
'Kherau' berbeak euskal ijitoen berbakeran 'egin' esan gura dau. Lehenengo lanean, hamaika kantatatik sei herrikoak dira (Erresiñola eta El Rossinyol –Katalunia-, Ostalerra, Maritxu, Jaun Baruak, Amak ezkondu ninduen), bouzouki irlandarraren eta flauten oinarri erritmikoan kajoiek eta bajuek protagonismoa hartzen daben bitartean. Ahotsaren tinbre bereziak, trikiaren melodikotasunak eta albokearen indarrak be pisu berezia daukie.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!