Merkaduan dagozan euskerazko produktuen barri emoten dauen katalogoa zabaldu dabe Getxon
2010-11-26 10:55 Euskerea berbagaiGetxoko Udala euskerazko produktuen katalogoa eta horren barri emoten dauen Imanol Landa alkatearen gutuna bialtzen hasi da udalerriko 0 eta 18 urte bitarteko 8.500 familiari, Gabonetara begira merkaduan dagozan euskerazko produktuen barri emoteko.
Getxoko Udala euskerazko produktuen katalogoa eta horren barri emoten dauen Imanol Landa alkatearen gutuna bialtzen hasi da udalerriko 0 eta 18 urte bitarteko 8.500 familiari, Gabonei begira merkaduan dagozan euskerazko produktuen barri emoteko. Gutunean alkateak jakinarazoten dau katalogoak euskeraz argitaratzen diran produktu barrienak eta eurei buruzko informazinoa eskaintzen dauela, baita udalerrian produktu horreek saltzen dituen 22 denden zerrendea be. Paperezko edizinoaz gan, www.katalogoa.org helbide elektronikoan ikus daiteke.
Katalogoa atarateko Euskal Herriko 105 udal eta mankomunidadetako Euskera Zerbitzu ibili dira lanean. Guztira, 200.000 ale zabalduko dira Euskal Herrian eta horreetatik Getxon danetara 10.000 ale banatuko baitira, gutunen bidez bialtzeaz gan, ikastetxeetan, produktuak saltzen dituen dendetan eta udal egoitzetan be eskuragarri egongo diralako.
Katalogoan merkaduan dagozan produktuen artean egindako hautaketea agertzen da, barritasuna, egokitasuna eta kalidadea kontuan izanda eta honako zortzi atal honeetan sailkatuta: musikea, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Ganera produktu bakotxaren gitxi gorabeherako prezioa emoten da eta zenbait ataletan edadearen araberako banaketea egiten da. Interneten dagoan bertsinoak aitatutakoaz gan, merkaduan topau daitekezan beste asko agertzen dira. Ganera, aukerea dago argitaletxearen denda birtualera heltzeko produktuaren ganean klik eginez eta nahi izan ezkero, begiz jotako produktuaren erosketea etxetik egiteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!