Hiztegi Batuaren 3. edizinoa plazan dago

Bizkaie! 2010-11-26 14:53   Euskerea berbagai

Hiztegi Batuaren lehen itzulia 2000. urteko martiaren 31n amaitu ebanetik, Euskaltzaindia etenbarik dabil ha aberasten eta zorrozten, bigarren itzulian. Hiztegi Batua Sarean dago (www.euskaltzaindia.net) danon eskura, nork zer jakin nahi dauen egoki erraztuta. Orain eskaintzen dana paperezkoa da, aurrekoaren laguntzaile eta osogarri.

Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Andoni Sagarna euskaltzainak Akademiaren Hiztegi Batua-ren hirugarren argitaraldia aurkeztu dabe gaur, hilak 26, Bilbon.

Hiztegi Batuaren lehen itzulia 2000. urteko martiaren 31n amaitu ebanetik, Euskaltzaindia etenbarik dabil ha aberasten eta zorrozten, bigarren itzulian. Hiztegi Batua Sarean dago (www.euskaltzaindia.net) danon eskura, nork zer jakin nahi dauen egoki erraztuta. Orain eskaintzen dana paperezkoa da, aurrekoaren laguntzaile eta osogarri.

Kontuak kontu, 2008ko abenduan kaleratu zan 2. argitaraldiko Hiztegi Batuak 27.786 sarrera eta 4.165 azpisarrera zituan eta oraingo honek, barriz, 36.016 sarrera eta 6.052 azpisarrera, hau da, bi urtean % 29,6 hazi da sarreratan eta % 45,3 azpisarreratan. Horregaitik erabagi da, hain zuzen, Hiztegi Batuaren 3. argitaraldi hau kaleratzea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu