Biopolitics-egaz, jantza garaikideari buruzko hausnarketa proiektua dator
2010-12-09 13:59 KultureaBilBAK Bilbao Arte eta Kulturak bere udagoieneko egitarauari amaierea emongo deutso My Private Biopolitics-egaz. Sasa Asentic koreografoaren eta Ana Vujanovic teorialariaren jantza garaikideari buruzko proposamen erreflexiboa da eta abenduaren 10etik 15era bitartean eskainiko da.
BilBAK Bilbao Arte eta Kulturak bere udagoieneko egitarauari amaierea emongo deutso My Private Biopolitics-egaz. Sasa Asentic koreografoaren eta Ana Vujanovic teorialariaren jantza garaikideari buruzko proposamen erreflexiboa da. Abenduaren 10etik 15era bitartean eskainiko da. Proiektu honek Europa ekialdean jantza garaikidearen sorrerearen inguruko hausnarketea egin nahi dau, autoreen gertuko ingurua eta bere hartu-emonak komunismotik demokraziarako trantsizino politikoagaz, jantza eta performancearen munduaren egituraketa globalari ikuspegi gehiagogaz begiratzeko.
Asenticek eta Vujanovicek bio-politika eta bio-boterea lako kontzeptupean azaldutako hausnarketak jantzearen historia barriro pentsau nahi dau, gai legez historiaren burrukea hartzen daben hitzaldi artistikoak proposatuz. Iraganeko jantza produkzinoaren alkarrizketa estilo eta eskolen tradizino dialektikoa baino harantzago doa, eta kasu askotan akademikoen esku itxitako eginkizuna berea bezela onartu dauen artisten belaunaldi baten diskurtsoaren heldutasun zeinua da.
Proiektuak hiru atal ditu, ikuspuntu diskurtsibotik, performatibotik eta didaktikotik planteautako proposamena bere barruan hartzeko. Holan, Ana Vujanovic teorialariak hitzaldia emongo dau, proiektu osoari izena emoten deutson performancea eskainiko da, eta tailer bat abian jarriko da jantza eta performance garaikidearen tokiko testuingurua islatuko dauen mapa bat sortzeko.
Ana Vujanovicen hitzaldia, Sasa Asenticen performancea eta tailer metodologikoa
My Private Biopolitics jantza eta performancearen arloan ikerketa teorikoa eta praktikoa buztartzen dituan proiektu legez sortu da, eta Sasa Asenticen eszenaratzetik dator. Koreografoak La Fundiciónen eszenaratuko dau bere pieza abenduaren 11an eta 12an. Eztabaideari hasiera emoteko eta proiektua aurkezteko, Ana Vujanovicek El salto del tigre al pasado bere hitzaldian (abenduak 10, Bizkaiko Esperientzia gelak, 19:30tan) mundu mailako jantza garaikidearen sorreran gizarte demokratikoak izan dauen eragina azalduko dau, gizarte komunistetan edota ekialdeko sozialistetan izan behar eban garapena atzeratuz.
Proiektua, era berean, tresna metodologiko legez ulertzen da, garapenean jarraitzen dauena eta jantzara eta performancera lotuta dagozan artistei eskaini nahi dana. Holan, Methodological games tailerra (abenduak 13-15. CDM San Francisco Udaltegia) euren testuinguruei buruz hausnarketea egin nahi daben artistei zuzenduta dago. Azken helburua, inguruko artisten, erakundeen, unibersidadeen, teorialarien eta kritikoen arteko hartu-emonen mapa posible bat marraztea da.
BilBAKen Errealidade Garaikideak proposamen tematikoak aurrera jarraitzen dau
Errealidade Garaikideak I: Gorputzak, 2010-2011 ikasturterako BilBAK Bilbao Arte eta Kulturaren lehen proposamen tematikoa, My Private Biopolitics-egaz amaituko da baina Bizkaiko Campuseko kultur egitarauak neguan jarraituko dau Bilbora hurreratuz UPV/EHUren Paraninfoaren inaugurazino ekitaldiagaz, Abandoibarran. Momentu horretan, Errealidade Garaikideak II: Espazioak ekimenaren txandea izango da erakustaldiak, barriketaldiak, antzezteak, hausnarketak eta era guztietako proposamenak batuko dituan programazinoagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!