Urteroko zita getxoztarra ate-joka dago
2010-12-09 14:32 BertsolaritzeaHilaren 12an, arratsaldeko 19.00etan, ALBEGALA egingo dabe Getxon, bertsolaritzearen alde egindako ibilbidea saritzeko. Bertan, Aitor Zumalabe diseinatzaile bilbotarrak berenberegi sortutako AHOBI sariak banatuko ditue, orain hamar urte hasitako ohitureagaz jarraitzeko.
Hilaren 12an, arratsaldeko 19:00etan, ALBEGALA egingo dabe Getxon, bertsolaritzearen alde egindako ibilbidea saritzeko. Bertan, Aitor Zumalabe diseinatzaile bilbotarrak berenberegi sortutako AHOBI sariak banatuko ditue, orain hamar urte hasitako ohitureagaz jarraitzeko.
Aurtengoa jaialdi berezia dala autortu dabe antolatzaileek. AHOBI saria emoteagaz batera, Trino Azkoitia eta Joseba Santxori esker ona adierazo gura deutse, orain dala 30 urte Algortako Bertsolari Eskolea (ALBE) sortu ebenean egindako lanari merezidu dauen autortzea egiteko.
Jaialdia Algortako Kasinoan (Basagoiti Etorbidea, 47) izango da, 19:00etan (kartelean 18:00etan dala jarten dau baina oker dago).
ALBEren sorrerea 1980. urtekoa da. Urte haretan, Trino Azkoitia Azpitarte Azkoitiako seme getxoztartuak (lan kontuakaitik) eta Andoni Iriondo Barrenetxea Mendaroko seme getxoztartuak (getxoztar bategaz bertara ezkondua) alkar ezagutu eben Bilboko Erakustazokan euskerearen alde egin zan jaialdi batean, eta ALBE eskolea jarri eben martxan.
Joseba Santxok 47 urte ditu. Euskal Filologian lizentziaduna da eta doktoretza preparetan dabil. Euskal etimologia dau ikergai. Zubia argitaletxeko zuzendaria be bada. 1993. urtetik Txapelketa Nagusi guztietan izan da epaile. Algortako Bertsolari Eskolearen hasiera-hasieratik lanean ibili da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!