Durango Folk 2010, euskal folklorea eta segoviarra bat eginik

Bizkaie! 2010-12-10 13:17   Kulturea

Zapatu honetan, abenduak 11, iluntzeko 20:00etan Durangoko Plateruena Antzokian, Durango Folk 2010 jantza-jaialdiaren edizino barri bat izango da ikusgai Kriskitin jantza-taldearen eta Segoviako La Esteva jantza-taldearen eskutik. Sarrerea dobakoa izango da.

Zapatu honetan, abenduak 11, iluntzeko 20:00etan Durangoko Plateruena Antzokian, Durango Folk 2010 jantza-jaialdiaren edizino barri bat izango da ikusgai Kriskitin jantza-taldearen eta Segoviako La Esteva jantza-taldearen eskutik. Sarrerea dobakoa izango da.

Aurrekariak

Jantza eta musikea bitarteko harturik, kulturartekotasuna lantzeko asmoz, 1999 urteko abenduan Kriskitin jantza-taldeak GALEUSCA FOLK antolatu eban. Orduko haretan, Galizia, Katalunia eta bertoko jantzari eta musikariak batu ziran. Hiru herri, hiru hizkuntza, hiru kultura, folklore-saio berean. Bide batez, herrien arteko folklore trukea eta alkar-ezagutzea bultzatu ziran.

Lehenengo ekitaldi haren arrakastak saio gehiago antolatzeko indarra emon eutsen eta harrezkero urtero antolatu izan dabe folk jaialdian abenduan, lehengo Galeuska haren ondorengoak DURANGO FOLK izenagaz.

Hamabi urteotan hainbat herritako taldeak konbidau izan ditue; aitatutako Galizia eta Kataluniakoez gan, Menorca, Murtzia, Madril, Zaragoza, Burgos, Asturias, Malaga, Toledo eta abar izan dira Durangon.

Aurtengoan, Gaztelarrak izango dira berton, Segoviako La Esteva taldea, segoviar folklorea zabaltzeko helburu dauena, konbidau baitabe. Ez da lehenengo aldia Kriskitin taldeak hareekaz loturea daukana. Orain dala urte batzuk, hareen konbidapenari esker, durangarrek Segoviako San Lorentzo jaietan eskaini eben euren ikuskizuna.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu