Europako antzerki-konpainia pribadu zaharrena Arriagan egongo da asteburuan

Bizkaie! 2010-12-10 10:12   Kulturea

Els Joglarsek antzerki-lekukoa hartuko dau eszenatokian, abenduaren 9tik 12ra arte, 2036 OMENA-G lanagaz. Obra kritiko eta sarkastiko honegaz, konpainia katalanak eszenatokietan egin dauen mende erdia ospatuko dau, 2011an beteko baitau urtemuga hori. Berrogeta hamar bizitza-urte, atzera begiratu beharrean etorkizunera begiratzen dabenak, hau da, 2036. urtera.

Ikuskizun honegaz, euren 75. urtemugara bidaiatzen dau, sarkasmoz eta murrizketarik gabe, komikoa, samurra eta ankerra be badan obra batean… etorkizuneko gizartearen marrazki bat, Els Joglarsen talde artistikoagaz.

Zuzendaritzan Albert Boadella dago, eta bera arduratzen da dramaturgiaz eta espazioaz be. Eszenatokian, konpainia osotzen daben zortzi aktoreak: Jesús Agelet, Ramón Fontseré, Pilar Sáenz, Jordi Costa, Minnie Marx, Xavier Sais, Dolors Tuneu y Lluís Olivé.

Sevillako Lope de Vega Antzokian zezeilaren 11n estreinauta, anti-omenaldi hau Arriaga Antzokira dator, antzerkizale guztien gozamenerako, batez be Els Joglarsen jarraitzaileen gozamenerako –Europako konpainia pribadu zaharrena da-. Arriaga Antzokian, 2009ko zemendiaren 4an egon zan azkenekoz, La Cenaobreagaz. Oraingoan, 2036 Omena-G lanagaz bueltauko da, obra hori ikusgai izango baita Arriaga Antzokian abenduaren 9, 10 eta 11n, arratsaldeko 8etan, eta abenduaren 12an, arratsaldeko 7etan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu