Fernando Artola Bordari-ren omenezko bilkurea egingo dau Euskaltzaindiak abenduaren 10ean
2010-12-10 14:46 Euskerea berbagaiAbenduaren 10ean, Hondarribiko udaletxean, Fernando Artola Bordari-ren omenezko bilkura egingo dabe Euskaltzaindiak eta Hondarribiko Udalak.
Fernando Artola Bordari Hondarribian jaio zan, 1910eko zezeilaren 14an. Beraz, bere jaiotzaren mendeurrenean, Euskaltzaindiak eta Hondarribiko Udalak omenaldia eskainiko deutse.
Abenduaren 10ean, Hondarribiko udaletxean, Fernando Artola Bordari-ren omenezko bilkura egingo dabe Euskaltzaindiak eta Hondarribiko Udalak.
Fernando Artola Bordari Hondarribian jaio zan, 1910eko zezeilaren 14an. Beraz, bere jaiotzaren mendeurrenean, Euskaltzaindiak eta Hondarribiko Udalak omenaldia eskainiko deutse.
Hauxe izango da egitaraua:
• Aitor Kerexeta Hondarribiko alkatearen ondoetorria
• Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra
• Sarrera-berbak: Jean Haritschelhar
• Txomin Sagarzazu: Fernando Artola 'Bordari' eta Hondarribia
• Pello Esnal eta Jose Mari Iriondo: Fernando Artola 'Bordari': gizon osoa
• Patri Urkizu: Itsasoko tragediak euskal kanta zaharretan
Idazle, berbalari, bertsoetako jai-jartzaile, kazetari, euskal kulturaren eragile eta bultzatzaile sutsua izan zan Fernando Artola Bordari 1910eko zezeilaren 14an jaio zen, Hondarribian (Gipuzkoa).
1968an, Goraintzi liburua argitaratu eban, emaztea hil eta bi urtera. Hari eskainita dago. 1982an lan honeek emon zituan argitara Antonio Zavalaren Auspoa bilduman: Bakoitzak berea I eta Bakoitzak berea II. Bigarren honetan, Bordari-ren poema gehienak jasoten ditu, Goraintzi liburukoak be. Bestalde, Auspoa bilduman be, Aritz beraren adarrak liburua bere anaia Rafaelegaz batera argitaratu eban. Euskaltzain urgazlea izan zan.
Hondarribian hil zan, 1983ko zezeilaren 3an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!