Liburu elektronikoa izango da protagonistea urteko azken 'Eztabaidak literaturarekin' saioan

Bizkaie! 2010-12-13 13:06   jardunaldiak

Eztabaidak literaturarekin, jentaurreko elkarrizketearen bitartez literaturako zenbait irudirengana hurreratzea proponiduten dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak urteko azken hitzordua aurkeztuko dau bihar, abenduak 14. Ganerako ekimenakaz konparauta, apur bat desbardina izango da, izan be, irakurteko eta literaturara hurreratzeko beste era bat bultzatu daben liburu elektronikoetan zentrauko da.

Eztabaidak literaturarekin, jentaurreko elkarrizketearen bitartez literaturako zenbait irudirengana hurreratzea proponiduten dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak urteko azken hitzordua aurkeztuko dau bihar, abenduak 14. Ganerako ekimenakaz konparauta, apur bat desbardina izango da, izan be, irakurteko eta literaturara hurreratzeko beste era bat bultzatu daben liburu elektronikoetan zentrauko da.

Jorge Jiménez Bech, Alberdaniako editorea eta itzultzailea eta Euskal Idazleen Elkarteko presidentea; Sabin Gorrotxategi, Ibaizabal-Edelvives argitaletxeko argitalpen-produzino arduraduna eta Alexis Mindegia, Libenet enpresako arduradun teknologikoa, liburu elektronikoen gaiaren inguruan jardungo dira, izan be, irakurleen artean indar handiz sartu dira, irakurteko beste era bat bultzatuz.

Alkarrizketak hilero egiten dira, martitzenetan, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian. Bertan, espezializautako kazetari bat ekitaldiaren aurkezle eta gidari izaten da. Oraingo honetan Iñaki Esteban kazetaria eta filosofoa izango da ekitaldiaren moderatzailea.

Urteko hamargarren hitzorduan, Eztabaidak literaturarekin egitarauak, liburu elektronikoen orainaldia eta etorkizuna aztertuko dauen solasaldia proponiduten dau. Konbidauak gai batzuri buruz erantzungo dabe: liburu elektronikoaren benetako hazkundea epe ertainean; irakurgailuek daben prezio altua kontuan izanik, euskarri digitalean dagozan tituluen eskaintza urria; pirateriak izan leiken eragina; argitaletxeek euskarri horren inguruan izan beharreko estrategia, liburu-denda eta liburutegi birtualen etorkizuna edo egile barrien sustapena.

Hiru konbidauak gai horreei eta beste batzuei erantzuten ahaleginduko dira, argitaletxeen produzinoaren arloan daben esperientzian oinarrituta.


Hirugarren edizinoa

2007ko urtarrilean Eztabaidak literaturarekin ekimena martxan jarri zanetik, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoak idazle bikoteen arteko alkarrizketak jaso ditu, besteak beste, Ramiro Pinilla eta Harkaitz Cano, Ana María Moix eta Luisa Etxenike, Alfonso Sastre eta Carlos Gil, Belén Gopegui eta Iban Zaldua, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika, Juan Manuel De Prada eta Aitzpea Goenaga, Juan Bas eta Juan Madrid, Luis Sepúlveda eta Unai Elorriaga edo Suso de Toro eta Joseba Zulaika.

Ekimena idazleakana hurreratzeko era barria izan da, jentaurreko alkarrizketearen edo eztabaidearen bitartez, aurretik proponidutako gai batean oinarrituz. Egitarauaren helburua lehen mailako kazetariakaz, historialariakaz edo idazleakaz alkartzeko aukerea eskaintzea izan da, bertan, idazketaren munduagaz erlazionautako gaiak planteau ahal izateko, alkarrizketearen bitartez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu