Jaiak herritik herriarentzat Durangoko Txosna Batzordearen eskutik

Durangoko Txosna Batzordea 2010-10-08 10:37

www.durangokotxosnak.org helbidean txosna batzordeari buruzko informazino gehiago topauko dozue.

Durangoko San Fausto Jaiak hemen dagoz; urriak 8tik 17ra bitartean, urtero legez, ahalik eta egitarau aberatsena eta oparoena egiten saiatu gara. Horretarako, ohiko ekimenez gan hainbat barrikuntza proposatzen doguz aurtengo jaietarako, besteak beste, jaietako bi domeketan zabalik egongo dira txosnak; gauez ez eze, jaiak egunez ospatzeko animetan doguz durangarrak. Egunez jaia biziteko apustu horretan kokatzen dogu 10eko Azoka Ekologikoa, adibidez. Herritarren parte hartzea sustatzeko paella eta tortilla lehiaketak izango dira, besteak beste.

Egitarauan ez eze, batzordean bertan barrikuntzak egin eta aurkezten doguz. Hasteko, eta kartelean agiri danez, irudi barriagaz aurkezten gara aurtengo jaietara; Patxika ez dogu alboratzen, halan da be.

Horrezaz gan, abestia be aurkezten dogu, Durangoko jaiei doinua jarteko. Musikea Mikel Nuñezena da eta hitzak Igor Elortzarenak. Durangaldeko hainbat lagunek jo ditue instrumentuak.

Aurkezpenakaz amaitzeko, www.durangokotxosnak.org helbidean txosna batzordeari buruzko informazino gehiago topauko dozue.

Bestalde, ondo etorria emon nahi deutsagu irailean aurkeztutako Zapaburu Gazte Konpartsari. Eurak izango dira aurtengo pregoia irakurteaz arduratuko diranak. Pinondoko txosnagunean, bi karpa egongo dira aurten, Bultza eta Zapaburu konpartsenak, hain zuzen. Beste barik, deia egiten deutsegu durangarrei zein kanpotarrei Pinondora hurreratu eta jai giroan sar daitezan.

Txosnagunean ez da onartuko jarrera sexista, homofobo edo arrazistarik.

Eskerrik asko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu