Isabel Etxeberria, Alexander Gallarreta, Usue Olatz Aspiazu, Ion Iñaki Zendoia eta Iñaki Iurrebaso nabarmendu dira

Bizkaie! 2026-11-03 07:40   Kulturea

IX. Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena sariak emon ditue.

Euskerazko ikerketak bultzatzeko eta sustatzeko asmoz, Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) eta Euskaltzaindiak alkarlanean atontzen ditue Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena sariak. Aurtengoa bederatzigarrena da eta lehenengoz euskerazko tesi guztietara zabaldu da deialdia. EHUkoak ez eze (54), Deustuko Unibersidadeko (1), Nafarroako Unibersidade Publikoko (1) eta Universidad de Navarrako (1) tesiak be jaso dira. Euskal Herriko, Espainiar Estaduko eta nazinoarteko 18 unibersidadetako adituren zuzendaritzapean idatzi dira tesi horreek.

Danetara, 57 tesi aurkeztu dira sarietara: Artea eta Giza Zientziak arloan, 15 tesi; Ingeniaritza eta Arkitekturan, 4 tesi; Zientzietan, 10 tesi; Osasun Zientzietan, 11 tesi;
eta Gizarte eta Lege Zientzietan, 17 tesi.

Mitxelena sariak orain dala 16 urte emon ziran lehenengoz eta euskerazko doktorego tesiak sustatzeko helburuagaz sortu ziran. Sariek, euskerazko zientzia bultzatzeaz gan, ikertzaile gazteen lana autortzen dabe eta prestigioa emoten deutse euskereari, maila goreneko autortzea eginez.

Saridunak

  • Artea eta Giza Zientziak

Sariduna: Isabel Etxeberria Ramirez.
Tesiaren izenburua: Euskarazko literatur testu itzulietako eta ez-itzulietako lexikoen konparazio-saioak.
Unibersidadea: EHU.

  • Injinerutzea eta Arkitekturea

Sariduna: Alexander Gallarreta Canteli.
Tesiaren izenburua: Emisio gidatuen neurketa behe-tentsioko banaketa-sarean (2-500 kHz).
Unibersidadea: EHU.

  • Zientziak

Sariduna: Usue Olatz Aspiazu Iturbe.
Tesiaren izenburua: Denbora errealeko partikula-tamainaren eta partikula-tamainaren banaketaren monitorizazioa emultsio-polimerizazioko prozesuetan.
Unibersidadea: EHU

  • Osasun Zientziak

Sariduna: Ion Iñaki Zendoia Beaumont.
Tesiaren izenburua: Coxiella burnetiiren infekzioa: etxeko hausnarkarien eta basa-faunaren eragina giza Q sukarraren agerraldietan, genotipo partekatuak eta kontrol-neurrien eraginkortasuna.
Unibersidadea: EHU.

  • Gizarte eta Lege Zientziak

Sariduna: Iñaki Iurrebaso Biteri.
Tesiaren izenburua: Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen (Euskal Herrirako aplikazino praktikoa).
Unibersidadea: EHU.

Saria

Saridunek diplomea eta 3.000 euro gordin jasoko ditue eta sariak emoteko ekitaldia zemendiaren 30ean izanen da, EHUko Bizkaia Aretoan (Bilbo).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu