Kulturea, Euskera eta Kirolerako baliabide zuzenak % 32 hazi dira
2026-11-03 08:24 KultureaSailera 442,8 miloe euro bideratuko dira 2027an.
Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordeak eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aurkeztu dau Eusko Legebiltzarrean bere sailaren 2027ko aurrekontua: 442,8 miloe euro, % 7 gehiago, Sailaren historiako handiena. 'Langile-gastuak kontuan hartu barik, kulturarako, euskerarako eta kirolerako baliabide zuzenak % 32 hazi dira legegintzaldian. Egiturak indartzen gabiz, profesionalei laguntzen eta aukerak zabaltzen, kulturea, euskerea eta kirola persona gehiagorengana heldus daitezen. Hori be Euskadiren ondoizatean eta etorkizunean inbertidutea da', azpimarratu dau Bengoetxeak.
Andoni Iturbe Kulturako sailburuordea, Aitor Aldasoro Hizkuntza Politikako sailburuordea eta Gorka Iturriaga Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria be izan dira agerraldian.
% 32 gehiago legegintzaldian
Sailaren aurrekontuak eten barik egin dau gora legegintzaldi honetako hiru ekitaldietan: 2024ko 369,4 miloetatik 2027ko 442,8 miloetara igaro da. Langile-gastuak eta EITBren ekarpena kenduta, Kulturara, Hizkuntza Politikara eta Kirolera bideratutako baliabideak % 32 hazi dira. Hazkunde esanguratsua da, eta politika publikoak lantzeko eta gure kultura, hizkuntza eta kirol- ehuna indartzeko gaitasun handiagoa ekarten gabiz, adierazoi dau lehendakariordeak:
% 56 gehiago arlo artistiko profesionalen deialdietarako: 12 miloetik 20 miloera igaroko dira 2027an.
% 36 gehiago HABEren bidez euskerea ikastearen dobakotasunerantz aurrera egiteko.
- Kulturea: sorkuntzea, industria eta proiekzino gehiago
Kultura arloak 93,2 miloe euro izango ditu 2027an (% 7,4 gehiago). Kulturea Sustatzeko programak 53,8 miloe izango ditu (% 10,2 gehiago), 2026an baino 4,9 miloe gehiago, eta sektore profesional guztiek baliabide gehiago izango ditue.
Ikus-entzunezkoa izango da gehien haziko dan sektorea: 16 miloe (% 17,5 gehiago), eta 25 miloera helduko da EITBren ekarpenagaz. 12 miloe izango dira produkzinorako, euskerazko produkzinoei protagonismo berezia emonez, eta deialdi barri bi egingo dira zinema-aretoetarako eta laborategietarako. Zinemaldiak 1,75 miloe izango ditu (300.000 euro gehiago) bere 75.
urteurrenean.
Musikeak 15,5 miloe izango ditu (% 8,6 gehiago), eta arte eszenikoek, 4,5 miloe (% 12,2 gehiago).
Kultura tradizionalak (abesbatzak, euskal jantzak eta bertsolaritzea) miloe bat jasoko dau (% 20 gehiago).
Kultura-ondareak 39,4 miloe izango ditu (% 3,9 gehiago), eta horreetatik 20,4 miloe Euskadiko Museoen Sistemara bideratuko dira. Kultura Ondarea Digitalizetako Laborategi Esperimentala
bultzatuko da, Teknikerregaz lankidetzan, eta aurrera egingo da Arte Ederren Museoaren handitzean eta Miramar Jauregiaren (Donostia) eta Principal Antzokiaren (Gasteiz) birgaitzean.
- Euskerea: jauzi kualitatiboa ezagutzan eta erabileran
Hizkuntza Politika arloak 105,1 miloe euro izango ditu (% 12,4 gehiago); hazkunde hori Sailaren batez bestekoa baino % 77 handiagoa da. HABEk 69,6 miloe jasoko ditu (% 8,9 gehiago),
ikaskuntzearen dobakotasunerantz aurrera egiteko, euskaltegiak finantzietako eta irakasleen baldintzak hobetzeko.
Jauzia Gara prozesuak 26,9 miloe izango ditu euskerea lanera, aisialdira eta bizitzea garatzen dan esparruetara eroateko. Nabarmentzekoak dira lan-mundurako 6,26 miloeak (LANERA, LanHitz, Bikain), Aisialdia proiektuaren 1,87 milioiak eta Ate Berriak programea, euskerea migratzaileakana hurbilduko dauena. Gainera, III. Mundu Biltzarra atonduko da, eta 11,7 miloe bideratuko dira euskerazko hedabideetara, 2,6 miloe hizkuntza-teknologietara eta 1,5 miloe Euskaltzaindiara.
- Kirola: Euskadi aktiboagoa, osasungarriagoa eta nazinoarteko proiekzinoa dauena
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloak 15 miloe euro izango ditu (hazkundea: % 8,1). Goi mailako kirolak 4,6 miloe jasoko ditu (% 13 gehiago). 4,5 miloe (% 6 gehiago) bideratuko dira jarduera fisikora, kohesinorako, bardintasunerako eta inklusinorako tresna lez. Eta hor sartzen dira Orbeldiko ur bizietako kanalari eta Irun-Txenperenea proiektuari emongo jaken laguntzea.
Jarduera fisikoaren eta osasunaren sustapenak 885.000 euro izango ditu. Gainera, euskal federazinoek egoitza barria izango dabe Bilbon.
- Komunikazinoa eta EITB
EITBk 212 miloe euro izango ditu (% 5,3 gehiago), abangoardiako hedabide publikoa, informazino- erreferentea eta euskerearen, euskal kulturearen eta ikus-entzunezko sektorearen eragilea izaten jarraitzeko.
- Etxepare Euskal Institutua
Etxeparek 5,2 miloe euro izango ditu (% 12,3 gehiago) euskerea eta euskal kulturea munduan zabaltzeko. Esther Ferrer Katedrea sortuko da Parisko Sorbonan, Euskerea Mundua programea indartuko da eta euskal sorkuntzeak Frankofonian presentzia izan daian bultzatuko da, Ça colle au basque proiektuaren bidez. Etxeparek gidatuko ditu 2028ko Veneziako Bienalerako
lanak.
2027rako proiektu nabarmenak
- Ikaskuntzearen dobakotasunerantz: HABEk 69,6 miloe izango ditu (% 8,9 gehiago) ikasleentzako laguntzak, euskaltegien finantzizinoa eta irakasleen baldintzak indartzeko.
- Jauzia Gara: 26,9 miloe euskerearen erabilera sozialean salto egiteko. Horreetatik, 6,26 miliek euskerea lan-mundura eroango dabe LANERA eta LanHitz programen bidez, eta 1,87 miloe aisialdira, Aisialdia proiektuaren bidez, gazteentzako, familientzako eta belaunaldien arteko hartu-emonetarako ekimenakaz. Gainera, Ate Barriak programeak 800.000 euro bideratuko ditu euskerea migratzaileeei hurbiltzeko eta hizkuntzearen erabilera-guneetan parte hartzea errazteko.
- III. Mundu Biltzarra: 690.000 euro euskerearen etorkizunari eta hizkuntzen bizibarritzeari buruzko nazinoarteko topaketa baterako.
- Goi Mailako Kirolaren Euskal Zentroa (Getxo): 3,4 miloe (% 12,3 gehiago) zentroaren instalazinoetarako, hostelerako eta zerbitzuetarako; egoitzea be izango dau.
- Irun-Txenperenea: kirol-proiektu barria, 75.000 eurogaz 2027an, eta miloe bateko konpromisoagaz 2028an eta beste miloe batekoagaz 2029an.
- Kirol federazinoen egoitza barria: euskal federazinoek eta Euskadiko Kirol Federazinoen Batasunak egoitza barria izango dabe Bilbon, euskal kirol-sistemearen koordinazinoa eta zerbitzuak indartzeko danon gunea.
- Euskadiko Kultura Sistemearen Legea: aurrekontu honegaz batera aurkeztuko da, kultura-sistemea atontzeko, erakundeen arteko koordinazinoa hobetzeko eta sektoreari egonkortasuna emoteko.
- 2028ko Veneziako Bienala: Euskadi bere gune propioa zehazten hasiko da 2028ko Veneziako Arte Bienalean, aurten berreskuratutako presentziari jarraipena emongo deutso, 50 urteko absentziaren ondoren.
- Lankidetzea Biarritzeko Zentro Koreografiko Nazionalagaz: 500.000 euro jantzako, ondareko eta nazinoarteko proiekzinoko mugaz gaindiko sorkuntza-proiektu baterako, hurrengo hiru urteetarako 750.000 euroko urte anitzeko konpromisoagaz.
- Kultura-azpiegitura handien urteurrenak: 1,7 miloe Guggenheim Bilbao Museoaren 30 urteak eta Artiumen 25 urteak ospatzeko, baita Zinemaldiaren 75 urteak, EGOren 30 urteak (Berlingo kontzertu bategaz) eta Gernikako bonbardaketearen urteurrena be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
