Zemendiaren 3an zabalduko da Bilboko 2027ko aratusteak iragarteko kartel-lehiaketan parte hartzeko epea

Bizkaie! 2026-11-03 11:41   Kulturea

Izena emoteko epea abenduaren 2ko 23:59ra arte egongo da zabalik.

Bilboko Udalak 2027ko Aratusteak iragarteko Kartel Lehiaketan parte hartzeko epea edegi eban urriaren 30ean. Proposamenak abenduaren 2ko 23:59ak arte bialdu daitekez eta edozein nazionalidadetako diseinu grafikoko profesional eta amateurrek parte hartu ahal izango dabe. Herritarrek irabazlea aukeratu ahal izango dabe online bidez www.bilbao.eus webgunean eta aurrez aurre Bilboko Euskal Museoan, Epaimahaiak aldez aurretik sei finalistak hautatu ondoren.

Aurreko edizinoetan bezela, parte-hartzaile bakotxak gehienez be norberak sortutako argitarabako lan bi aurkeztu ahal izango ditu (kolore eta teknika libreagaz), eta dibersidadea balorauko da, generoa eta sexu-orientazinoa, jatorria eta kulturea, dibersidade funtzionala, edade, klase soziala, gorputz mueta eta bestelakoak irudikatzean, rolak eta estereotipoak ebitauta.

Konntuak kontu, obrak formato bertikalean egin behar dira, 50 zm x 70 zm-ko neurriakaz, eta Online aurkeztu behar diira. Atal horretan parte-hartzailearen datu personal guztiak beteko dira, eta kartelaren irudi bat igoteko aukerea egongo da, JPG formatuan (izenburua edo lemea izango da fitxategiaren izena, letra xehez adierazoz, eta gehienez 1 MBeko pisukoa), bai eta bereizmen handiko PDFa (300 ppp) be. Azken horrek testu bektorizatuak eta CMYK kolore espazioa izan beharko ditu. Proposamenak identifikau beharko dira izenburuagaz edo lemeagaz, letra larriz adierazota.

Balorazinoa egiteko, gizakiek egindako kartelak hobetsiko dira adimen artifizialaz egindakoen gainetik. Adimen artifiziala erabili dan proposamenetan, egileak tresna horreen barri emon beharko dau, eta zer neurritan erabili dauen, eta zelan, zehaztu beharko dau; horrezaz gan, jaubetza intelektualaren eskubideak errespetetan dirala bermatu beharko dau.

Kartel irabazlearen hautaketea

Epaimahaiak 9 kide izango ditu (artearen, diseinu grafikoaren eta komunikazinoaren arloko inguruko 5 persona, Udalbatzako 3 ordezkari, Jai Batzordeko presidentea, eta Bilboko Konparsen ordezkari bat), eta sei kartel finalistak aukeratuko ditu. Kartel horreen artean aukeratuko da lan irabazlea, herritarren parte-hartzeagaz.

Aurreko edizinoetan bezela, herritarrek sei kartel finalisten arteko azken aukeraketan parte hartu ahal izango dabe. Kartel horreek Udalaren webgunean eta Bilboko Euskal Museoan egongo dira ikusgai, abenduaren 14tik aurrera. Abenduaren 20ra arte egongo da botoa emoteko epea, bai online, bai aurrez aurre, espazio horretan. Kartel irabazlea aukeratzeko, aurrez aurreko herri-botazinoa (% 35eko indarra izango dau), online herri-botazinoa (% 35) eta epaimahaiaren botoazinoa (% 30) hartuko dira kontuan.

Azkenik, aukeratutako irudiak 2.000 euroko sari bakarra izango dau.

Lehiaketearen oinarriak eskuragarri egongo dira datozen egunetan udalaren webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu