Andoni Egaña izango da Hitzetik Hortzera saioaren denporaldi barriko lehenengo protagonistea

Bizkaie! 2010-10-08 12:54   Bertsolaritzea

Barrituta azalduko da domekan Hitzetik Hortzera. Domekaro emongo dabe aurrerantzean bertsolaritzeari eskainitako saioa 21:00etatik 22:00etara, ETB1en. Jon Artano Izetak aurkeztuko dau saioa eta astero konbidau bat izango dau alboan.

Barrituta azalduko da domekan Hitzetik Hortzera. Domekaro emongo dabe aurrerantzean bertsolaritzeari eskainitako saioa 21:00etatik 22:00etara, ETB1en. Jon Artano Izetak aurkeztuko dau saioa eta astero konbidau bat izango dau alboan.

Zaldibarren, Donostian eta Iurretan batutakoak

Andoni Egañaren eretxiek aberastutako aurkezpenak izango dira eta kantetan be gozatu ahal izango da zarauztarraren argitasuna; Amets Arzallusegaz Zaldibarren egindako bertso-afarian, eta Iurretako sanmigeletako jaialdian. Ganera, Donostian Unai Elizasuk bertsolariei eginarazotako ariketa xelebrea be emongo dabe. Ohiko atalek segidea izango dabe: Zuri-beltzekoan Xalbador eta Zappingean, barriz, Egañaren lehenengo plazako irudiak erakutsiko ditue: 1982ko Lizardi Saria.

Bizkaiko Txapelketa eta XI-LA-BA

Asteon aurkeztu daben Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantauko dabenakaz be izan dira Hitzetik Hortzerakoak. Eta finalerdien atarira ailegau dan Xiberua Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketearen (XI-LA-BA) barri be emongo dabe.

Bertsozaleen ekarpena itxaroten

‘Bertsominak’ jotakoek programaz edo programarako dituen eretxiak eta ideiak gustura hartuko leukez lantaldeak. Norberak grabautako bertsoak bildu, bertsolaritzeagaz zerikusia daben gaien barri emon, proposamenak egin, edo programara konbidauta joateko deitu (943.01.16.84) edo idatzi lantaldeari (hitzetikhortzera@eitb.com/ www.facebook.com/hitzetikhortzera ).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu