'Boga' lelopean ospatuko da datorren urteko Ibilaldia Ondarroan
2010-10-07 15:48 Euskerea berbagaiOndarroan, 2011ko maitzaren 29an ospatuko dan Ibilaldiaren 33. edizinoa aurkeztu dabe gaur. Ondarroako Zubi Zahar eta Lekeitioko R. M. Azkue Ikastolek antolatuko dabe, alkarlanean.
Ondarroan, 2011ko maitzaren 29an ospatuko dan Ibilaldiaren 33. edizinoa aurkeztu dabe gaur. Ondarroako Zubi Zahar eta Lekeitioko R. M. Azkue Ikastolek antolatuko dabe, alkarlanean.
'Datorren urtean Ondarroan ospatuko dogun Ibiladia lagun izango dogu hezkuntza eredu euskalduna eta eleanitza, parte-hartzailea eta integratzailea herriratzeko, eskualde honetako euskera lau haizetara zabaltzeko eta beharrezko doguzan baliabideak eskuratzeko', azaldu dabe antolatzaileek pentsaurrekoan. 'Ikastolak sendotuta, euskereak eta euskal kultureak aurrera egingo dabe'.
Logo eta lema indartsua dakar Ibilaldia 2011k, herri arrantzale bati ondo baino hobeto jagokona: BOGA. Eta lelo horri indarra emoten, ehunka irudi. Horra nobedadea. Izan be, Ibilaldia 2011k ez dauka logorik. Edo ez dauka bakarra, ikuspegiaren arabera. 'Leloari indarra emango deutsagu. Era desbardinetara errepetiduta eta asko erabilita indartuko dogu BOGA leloa, eta Ibilaldia 2011 bera'. Antolatzaileen esanetan, 'era guztietako publikoarengana ailegau gura dogu, jentearen gustuak be askoz anitzagoak diralako. Baina ez hori bakarrik. Logo bat baino gehiago erabiltea edegitasunaren eta malgutasunaren seinale be bada, eta ezaugarri horreek zabaltzea gura dogu, ikastolaren izaeragaz lotuta baitagoz'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!