'Bilbo, Hiriak eta idazleak' lemapean, Gutun Zuria Literatura Jaialdia urriaren 7tik 10era
2010-10-07 11:24 KultureaAutoreakaz berba egin gura dogu uriakaz, auzuneakaz eta berauen bizitzan eta lanetan eragina izan daben etxeakazko erlazioa ezagutzeko. Alhóndiga eraikinaren inaugurazinoaren urtean bertan, edizino honek Bilbori, Gutun Zuria bizi dan uriari, gorazarre egin nahi deutso.
Bilboko Alhondigaren eskutik, Urien inguruan hausnarketea eta honeen loturea idazleakaz proposatzen dau II. Gutun Zuria Literatura-Jaialdiak. Uriakazko hartu-emon sakonek aldatu egiten ditue idazleak, literatur arkitektureak inspirau egiten ditu, eta horreekazko lotureak haziarazo egiten ditu.
Pertsona bat dago liburu bakotxaren atzean. Bere gogo guztiak erabili dituan personea istorio bat kontetako irakurleek disfrutau daien. Autorea eta irakurlearen artean alkarrenganako jakin-nahia dago: alkar ezagutu nahi dabe, batzuk, lana zelan irakurri daben jakiteko, eta, besteek, obrea idatzi dauen gizakiarengana hurreratzeko. Gutun Zuria, artekari moduan lan egin eta distantziak laburtzeko asmoz jaio zan, zeozelan sortzaileagaz komunikau ahal izateko.
Gutun Zuriak espresio libre eta gertuaren arloan kokatzen dau jaialdi hau. Hasieratik mundu osoko egileen laguntzinoa izan dau. Erispidez aukeratutako idazleak, irakurketa-zaleak asetzeko asmoz. Hau da bere egitekoa: idazle eta irakurleei baimen osoa emotea.
II. Gutun Zuria, 'Bilbo, Hiriak eta idazleak'
Hasiera beretik, Gutun Zuriak idazleen esperientzia personala ezagutzeko irrika izan dau eta zelan bizipenek berauen lanak busti dituen. Zero edizinoa, idazleen gutun publiko eta pribatuetan oinarritu zan. Lehengo edizinoari jagokonez, autobiografiak izan ziran nabarmenak.
Gutun Zuria, leku batetik bestera garamatzan bidaia legez dago planteauta. Hurrengo geltokia: uriak.
Autoreakaz berba egin gura dogu uriakaz, auzuneakaz eta berauen bizitzan eta lanetan eragina izan daben etxeakazko erlazioa ezagutzeko. Alhóndiga eraikinaren inaugurazinoaren urtean bertan, edizino honek Bilbori, Gutun Zuria bizi dan uriari, gorazarre egin nahi deutso.
Kontuak kontu, II. Gutun Zuria Literatura Jaialdiaren zabaltze ekitaldia gaur, urriak 7, arratsaldeko 18:00etan izango da Alhondigako auditorioan. Aurkezle lanetan Idoia Jauregi eta Roge Blasco ibiliko dira.
Ordubete geroago, 19:00etan, 'Idazleakaz solasean', saioan, Jon Arretxe, Txuma Murugarren eta Karmele Jaio gure ingurune hurbilenaren eta ezagunenaren inguruan egingo dabe berba, Jon Kortazar idazle eta irakasleagaz.
Gaueko 21:30etan, barriz, Jaialdiaren inaugurazinoa Hiroaki Umedaren eskutik etorriko da. Diziplina ugari lantzen dituen artista honek gorputzaren geometria bisualak aurkezten deuskuz, gorputz-mobimentuen bideo eta koreografien bitartez. Jantza eta ikus-entzunezkoen programa bat sortu eta intepretatzen dau, bi piezatan: bata, 'Montevideoaki' bideo-jantzea da, 'While going to a condition' soloan oinarritzen dana, eta AlhóndigaBilbaoko erdiguneko plazan interpretauko dau. Bihar, hilak 8, barriz, 15:00retan, 'Adapting to distorsion' lana eskainiko dau, zinearen artean oinarritzen dan lana, eta garapen informatiko barrienak ditu sostengutzat. Denporearen desitxuraketa eta mobimentuaren nahiz ibilgetasunaren asaldura dira pieza honen ardatz. Gainera, ikusizko efektuak erabilten ditu, besteak beste, jantzearen errepresentazino eremua handitzeko.
II. Gutun Zuria Literatura Jaialdiaren egitaraua osorik ikusteko, alboan dozu pdf artxiboan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!