Monkey Week, Euskadiko Soinuak-entzat indie aukerea
2010-10-07 02:00 MusikeaEuskadiko Soinuak-ek urriaren 8tik 12ra egingo dan Monkey Week, musika topaketa profesionalaren bigarren edizinoan hartuko dau parte eta Mursego eta Elkano Browning Cream aurkeztuko ditu zuzenean. Audience eta Ainara LeGardonen kontzertuak be egongo dira, besteak beste.
Euskadiko Soinuak-ek Monkey Week, musika topaketa profesionalaren bigarren edizinoan hartuko dau parte eta Mursego eta Elkano Browning Cream aurkeztuko ditu zuzenean. Audience eta Ainara LeGardonen kontzertuak be egongo dira, besteak beste.
Euskadiko Soinuak, Eusko Jaurlaritzako kultura sailak Euskadiko musikea sustatzeko bultzatzen dauen programeak, erronka barri bat dauka Monkey Week musika merkatu-jaialdi-topaketan. Jaialdia Puerto de Santa Marian, Kadizen, ospatuko da urriaren 8tik 12ra.
Euskadiko Soinuaken lehentasunetako bat nazinoarteko musika azoketan parte hartzea da, batzuk diskoetxeei zuzendurikoak dira (Cannes-eko Midem, esaterako) eta beste batzuk zuzeneko musikari zuzendurik (Vic-eko MMVV Catalunyan; edo Womex, Copenhaguen). Azoka batzuek genero guztietako musikea lantzen dabe baina beste batzuk espezializatuagoak dira, Womex world musikan esaterako eta Monkey Week musika emergente eta independiente edo indie dalakoan.
Ezaugarri berezi honeek dituen azoka barri honetan parte-hartzea zuzeneko kontzertu bi aurkezteko aprobetxau dau Euskadiko Soinuakek: Mursego eta Elkano Browning Cream.
Mursego Maite Arroitajauregiren proiektua da, biolontxelista eta askoz gehiago. Mursegok (saguzarra portugesez) jolasaren bidez esperimentetan dau eta ñabarduraz eta dizdiraz beterikoak atmosfera ilun zein erakargarriak sortzen ditu. Urriaren 11n, 18:30etan, Nahua aretoan. Urriaren 10ean, 00:30etan Redbull Tour Bus-ean (autobús gaineko eskenatokian).
Elkano Browning Cream Mikel Azpiroz teklista donostiarraren proiektua da, Matt Harding iparramerikako kantari eta kitarrajolearen eta Franck Mantegari bateriajole paristarraren laguntzaz. Melodia hipnotikodun jazz multikultural eta mobikorra. Horrezaz gan, Monkey Weeken Euskadiko beste bi taldek be joko dabe: amerikartutako Audiece gernikarrak (Artistas en Rutaren eskutik) eta Ainara LeGardon (Aloud Music-ek aurkezturik).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!