Hamaika ikuskizun izango dira ikusgai Getxoko Antzerki Jardunaldietan

Bizkaie! 2010-10-07 11:22   Kulturea
Urriaren 15etik 24ra

Getxoko 28. Antzerki Jardunaldiak egingo dira urriaren 15etik 24ra, eta herri bizkaitarra euskal antzerki-produkzinoaren erakustokia izango da. Aurten genero guztien eta publiko guztietarako 11 antzezlan eskainiko ditue beste horrenbeste euskal taldek. Ohikoa danez, ekitaldiaren helburu nagusia urtez urte euskal antzerki-konpainiek egiten daben ahalegina eta lana erakustea da.

Getxoko 28. Antzerki Jardunaldiak egingo dira urriaren 15etik 24ra, eta herri bizkaitarra euskal antzerki-produkzinoaren erakustokia izango da. Aurten genero guztien eta publiko guztietarako 11 antzezlan eskainiko ditue beste horrenbeste euskal taldek. Ohikoa danez, ekitaldiaren helburu nagusia urtez urte euskal antzerki-konpainiek egiten daben ahalegina eta lana erakustea da.

Ikusle guztien gustuko antzezlanak eskainiko ditu 2010eko jardunaldien egitarauak. Hori dala eta, aniztasuna eta lanen kalidadea izango dira, barriro be, jardunaldiak proponiduten dituan antzezlanen ardatz nagusia.

Programa zabala da aurtengoa: helduentzako eta umeentzako antzezlanak, genero eta gai askotakoak, euskerazkoak zein gaztelaniazkoak; italiar erako kale antzerkia, komediak eta dramak, txotxongiloak eta pailazoak izango dira, besteak beste. Danetara, 11 ikuskizun eskainiko dira, lau eszenatoki desbardinetan, eta 15 saiotan.

Areetako Andres Isasi Musika Eskolea izango da, barriro be, jardunaldietako gune nagusia. Bertan, honako lanez gozau ahal izango da: 'Cocidito Madrileño 2' eta 'Aitarekin Bidaian'. Simulacro talde getxoztarrak 'Paren el Mundo' antzezlana estreinauko dau Algortako Kultur Etxean. Helduentzako programazinoa, bestalde, kalean be izango da, Erromoko Santa Eugenia plazan, 'Diva di Palo' eta 'Éxodo' lanakaz.

Txikienek be izango dabe euren tartea: antzezlanak, txotxongiloak eta pailazoak. Algortako Tellagorri plazan honako kale-ikuskizunak eskainiko dira: 'Parrandan', 'Ipuin Lapurra', 'Zirkoa Ezagutuz' eta 'Baso Sorgindua', danak euskeraz. Andres Isasi Musika Eskolan, 'Tira! Aurrera' eta 'Ali' izango dira euskeraz eta gaztelaniaz.

Andres Isasi Musika Eskolako saioak ordaintzekoak izango dira eta, ganerakoak, dobakoak. Sarrerak salgai dagoz BBKren orotarako kutxazainetan, 944 310 310 eta 944 914 080 telefono-zenbakietan, www.bbk.es webgunean eta Algortako Kultur Etxean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu