60ko hamarkadako euskal kantak batu ditu Elkarrek 'Euskal Herriko Lur Maitea' diskoan
2010-10-13 11:53 MusikeaEuskal Herriko Lur Maitea, 1960 hamarraldiaren amaieratik 1980ko hamarraldiaren hasierara bitartean argitaratutako hainbat erregistro musikalen laburpena aurkeztuko dau Elkar diskoetxeak eguen honetan, urriak 14, Donostian. Ondoren, arratsaldean, Bilbon, zuzeneko emonaldia eskainiko dabe Txomin Artolak, Niko Etxartek eta Gontzal Mendibilek.
Euskal Herriko Lur Maitea, 1960 hamarraldiaren amaieratik 1980ko hamarraldiaren hasierara bitartean argitaratutako hainbat erregistro musikalen laburpena aurkeztuko dau Elkar diskoetxeak eguen honetan, urriak 14, Donostian. Ondoren, arratsaldean, Bilbon, zuzeneko emonaldia eskainiko dabe Txomin Artolak, Niko Etxartek eta Gontzal Mendibilek. Zuzeneko hori, Euskalduna Jauregian zemendiaren 27an eskainiko daben kontzertuaren aurrerapen bat izango da.
Aitorren Hizkuntz Zaharra edota Aita Semeak kantak batzen ditu, besteak beste, lanak eta sasoi haretako ibilbide ludikoa egiteko aukerea emoten dau. 'Musikearen historia izatetik harago, egungo historia modernoaren aitzindari izan zan aroari begiratzeko modu bat da, beti be, gure oroimenean gelditu diran kanten ikuspegitik', dinoe diskoetxeko iturriek.
Bilduma hau 40 grabazinok osotzen dabe CD bikotxean, jatorrizko abestiak danak be, gure oroimenerako ezinbestekoak. Lehenago argitaratutako bildumeari (Elkar-Radio Euskadi 2008) jarraipena emotera dator. Euskal Herriko Lur Maitea osotzen daben CDetan hainbat eratako musika daukagu: Luis Marianoren lirikotasun oparoa; Ameslariak, Urretxindorrak edota Argoitia neba-arrebak taldeen nostalgia; Errobi, Itoiz, Haizea taldeen folk-pop-rock indartsua; Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Xabier Lete, Imanol Larzabal, Lourdes Iriondo, Amaia Zubiria, Antton Valverde, Estitxu, Pantxoa eta Peio, Jean Mixel Bedaxagar, Gontzal Mendibil & Xeberri, Jokin eta Josu, Patxi Villamor, Txomin Artola, Gorka Knörr, Niko Etxart, Urko, Erramun Martikorena eta Ruper Ordorika goi-mailako herri-kantariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!