'Lurra ikutu barik', Ruper Ordorikaren azken diskoa plazan
2025-10-29 10:41 Musikea45 urteko ibilbidean 26 disko argitaratu ditu oñatiarrak.
Adunako Elkar estudioetan egin ditu grabaketa eta nahasketak Victor Sanchezegaz eta musikari handiak izan ditu lagun: Leo Abrahams (Gitarristea, teklistea eta koprodukzinoa), Eno, Blur eta holakoakaz ibilitakoa; Kenny Wolles; eta Jon Thorne kontrabajistea. Horreez gan, Arkaitz Miner eta Daniel Pérez be ezin ahaztu eta nabarmentzekoa da Tonino Guerrak, Javier Agirre Gandariasek eta Eva Linazasorok idatzitako kantu bana be musikatu dituala RuperOrdorikak.
Ondokoak dira Lurra ikutu barik diskoko kantuak:
1. Garai batean.
2. Erdibana.
3. Arorik aro.
5. Gero, zer?.
6. Okina.
7. Gauzak noiz hobetuko zain.
8. Hogeitahamabosgarren kantorea.
9. Goiztiarra.
10. Joan zen uda.
11. Denak du bere sasoia.
Taldea
- Ruper Ordorika (Gitarra akustikoa eta abeslaria).
- Leo Abrahams (Gitarristea, teklistea eta koprodukzinoa).
- Jon Thorne (Kontrabajistea).
- Kenny Wollesen (Batería, bibrafonistea eta perkusinoak).
- Arkaitz Miner Biolina (Gauzak noiz hobetuko zain). Mandolina (Bada leku bat).
- Dani Perez (Gitarristea eta bibrafono moldaketak, Okinakantuan).
- Victor Sanchez (Grabazinoak eta nahasketak Elkar Estudioan).
- Aurre-produkzinoa: Alberto de La Casa eta Nando de la Casa.
- Azala: Ramón Zuriarrain.
Kontzertuak
- Abenduak 7 (2025-12-07) Larzabale. Ezpeletenea.
- Abenduak 13 (2025-12-13) Donostia . Victoria Eugenia Antzokia.
- Abenduak 20 (2025-12-20) Bilbao. KafeAntzokia
- Abenduak 23 (2025-12-23) Arrasate. Amaia Antzokia.
- Abenduak 27 (2025-12-27) Azkoitia. Baztartxo.
- Urtarrilak 3 (2026-01-03) Gasteiz. Foruetako Vital Auditorioan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
