Nøgenek alkarregaz grabautako lana kaleratu dau, 'Galdu Baino Lehen' izenpean

Bizkaie! 2025-10-21 10:04   Musikea

Taldearen 10. urteurrena ospatzeko lana.

Euren burua ezagutzen lagundu eutsen abestiak joandako denporetatik ekarriak, Nacho Mur produktoreagaz batera Mecca estudiora. Soiltasunak ekarten dauen hurreko dotoretasunagaz aurkeztu nahi izan ditue. Lau abesti dagoz EP berezian.

Betidanik miresten dituen taldeen doinuak, letra barriakaz, euskeraz abestuak; kantu bakotxak bere bideoa dakar: Kantu zahar bat; Gure lekua(n); Hamaika kanta; eta Etxerik ez badago. Estudioan zuzenean grabautako lau bideo. Emozinoz betetako saioa, taldearen 10. urteurrenaren ospakizunari hasierea emoteko modu polita. 

Disko hau Donostiako Guardetxean aurkeztuko dau taldeak zemendiaren 16an.

Urteak pasa dira kantuok joten genduzanetik. Zeozelan gorde nahi izan ditugu gure motxilan, goazen lekura goazela, nondik gatozen gogoratzeko, inoiz -Galdu Baino Lehen-.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu