'Inork Ez Du Berdin Egiten Negar'
2025-10-23 08:48 MusikeaNeomak taldearen disko barriaren lehen aurrerapena.

Neomakek Inork Ez Du Berdin Egiten Negar kantuagaz disko barriaren lehen aurrerapena aurkeztu deusku. Musika elektronikoa protagonista nagusia dauen kantu barri honen bidez, taldeak ilusinoz betetako etapa bereziari ekin deutso.
Kantu barriak bildurrek sortutako dudetan agiri diran arriskuei interpretazino subjektiboak norberak emoten deutsozala gogoan hartuta; horren ondorioz, geldiarazo eta zenbait ekintza ez egiteko erabagia hartu dozula jaubetu eta sentidutako amorrua ardat hartuta idatzi da.
Zein garrantzitsua dan norbere buruagaz alkarrizketak izatea. Ezinbestekoak diran mugak jarriz, norberak bereak, sentimenduei jagoken lekua emonez eta ekintzara eroanez. Eta kontuan hartzea, egoera beraren aurrean, batentzat ona izan daitekeena akaso ez dala ona ondokoarentzat. Norberak identifikau behar dau berea eta ondokoaren errespetau, inork ez baitau berdin egiten negar.
Lehen aurrerapen honegaz batera bideoklip indartsu bat dator, singlearen idea eta mezua modu bisual eta hunkigarrian indartzen dituana.
Ez galdu apurka-apurka argituko ditugun nobedade guztiak. Neomak bizi-bizi dabil eta bere musika barriagaz puntaren puntan dagoala erakusten dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!