Agortu dira sarrerak La Oreja de Van Gogh taldearen kontzertuetarako
2025-10-21 09:59 MusikeaData barriak iragarri ditue Barakaldon, Donostian eta Iruñean.
La Oreja de Van Gogh taldeak, Euskal Herriko kontzertuetarako sarrerak agortu ostean, hitzordu gehiago iragarri ditu: Barakaldon (maiatzak 1); Donostian (abuztuak 1); eta, Iruñean (zemendiak 21). Beraz, taldeak eskari handiari aurre egin deutso.
Sarrerak astelehenean jarri zituen salgai. Hori bai, Amazon Web Services zerbitzuaren etena eta bertan behera geratzeagaitik salmentea 16:00etara atzeratu zan.
Horreezaz gan, La Oreja de Van Goghek beste hamairu kontzertu emongo ditu Tantas Cosas que Contar biran. Daborduko, Euskal Herrikoez gan, Zaragoza, Madril eta Bartzelonan be sarrerak agortu ditu. Horreetan be, bigarren hitzordua iragarri dabe.
Kontzertuak

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
