Bon Appétit
2010-11-17 10:37 Zinema kritikakZeozelako substantzia edo zuztarra falta jako pelikula honi, baina txarrik ez deutsu egingo, batez be sukaldaritzea eta amodiozko istorioak gustoko badozuz.
- Zuzendaria: David Pinillos.
- Gidoilariak: David Pinillos, Juan Carlos Rubio eta Paco Cabezas.
- Antzezleak: Unax Ugalde, Nora Tschirner, Guilio Berruti, Herbert Knaup.
- Argazkilaritza: Aitor Mantxola.
- Musikea: Marcel Vaid.
- Produktoreak: Morena Films / Egoli Tosell Film / Zodiac Pictures Production.
- Generoa: Drama erromantikoa-sukaldaritzea.
- Iraupena: 90 minutu.
Alkarri musukatzen deutseen lagunen istorioa da David Pinillos bilbotarraren Bon Apettit, edo holan aurkezten da, behintzat. A priori, euskaldunontzat interesgarriak diran hainbat puntu ditu film honek. Izan be, Bilbon eta Bizkaiko hainbat tokitan errodautako atal bat dauka eta, bestetik, Unax Ugalde aktore guapo gasteiztarra da protagonistea. Esan daigun, hasteko, hori ez dala dilmak dauen gauza erakargarri bakarra. Egitan, filma gustura ikusten da, batez be ikusmira handirik ez badozu, eta arratsaldea pasetako anbizino handirik ez badozu. Protagonista bien arteko tentsino sexualak ondo funtzionetan dau eta, bai Unax Ugaldek, bai Nora Tschirnerek ondo beteten ditue euren zereginak eta primeran eustend eutsee lehenengo plano bildurgarri horreei Gainera, Zuricheko neguko paisaje urbanoak ederto emoten dau pantailan eta sukaldaritza gustuko badozu, puntako jatetxe bateko sukaldean sartzeko aukerea emongo deutsu filmak.
Baina ezer gitxi gehiago. Filma aurrera joan ahala, topiko gehiegi agertzen doaz: bere emaztea itxi nahi ez dauen amorante kabroia, zoriona ekarriko dauen haurdunaldia, begiak zabaltzen deutsozan lagun zintzoak eta abar eta abar. Horrezaz gan, nahikoa txarra da Unax Ugalderen amarena eginez, Elena Iruretak protagonizetan dauen eszenea. Familia euskaldun alaitsu eta jatorra aurkeztu nahi dauen sekuentziak lotsa emoten dau.
Esandakoak esanda, zeozelako substantzia edo zuztarra falta jako pelikula honi, baina txarrik ez deutsu egingo, batez be sukaldaritzea eta amodiozko istorioak gustoko badozuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!