Espazio publikoetan euskerea sustatzea helburu dauen Kontalaria egitasmoa izango da zapatuan Mungian
2010-11-19 01:00 Euskerea berbagaiKontalaria egitasmoaren helburu nagusia espazio publikoetan euskerearen erabilerea sustatzea da. Baina, horrezaz gan, beste helburu batzuk be baditu: euskerearen erabilereari balioa emotea, sormena lantzea, teknologia barrien inguruan jardutea eta belaunaldien arteko hartu-emonak eta komunikazinoa bultzatzea euskeraz.
Zemendiaren 20an, zapatuan, Mungian 16:00etatik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak martxan jarri dauen Kontalaria egitasmoa izango da. Mungiako Andra Mari eta Foru enparantzaren artean egongo da Kontalaria-ko kamioa. Egitasmoaren helburu nagusia euskerearen erabilera espazio publikoetan eragitea da. Baina, horrezaz gan, beste helburu batzuk be baditu: euskerearen erabilereari balioa emotea, sormena lantzea, teknologia barrien inguruan jardutea eta belaunaldien arteko hartu-emonak eta komunikazinoa bultzatzea euskeraz.
Kontuak kontu, ipuin kolektibo bat osotu nahi da hainbat herritako partaideen artean eta oraingoan Mungiako hainbat herritar ezagun eta alkarte izango dira tartean, besteak beste, musikariak, Kirolariak, euskalgintzan dabilzanak, euskaltegiko ikasleak…
Irailaren 27an abiatu zan ekimena eta orduan Blanca Urgell sailburuak hasierea emon eutson proiektuari ipuin baten hasierearen kontakizunagaz:
'Bazen behin neskato nigeriar bat Mercy izena zuena, bere amarekin Euskadira etorri zena. Egun batean iritsi zen eskolara lehenengoz joan beharra. Eskolakideak agurtzen zituen, baina ez zuten elkar ulertzen. Mercyk yorubaz hitz egiten zuen, bere kideek ulertzen ez zuen hizkuntza batean. Kezkatu egin zen. Eta horrela kezkatuta sartu zen ikasgelan, pentsa eta pentsa nola lortuko zuen lagunekin komunikatzea. Andereñoa sartu baina lehenago eseri zen bere tokian, eta hara non aurkitzen duen mahaian liburu bat, liburu majiko bat. Liburua ireki eta... hantxe ipuinaren hasiera!'.
Ordutik Bilbo, Irun, Donostia, Deba, Tolosa, Beasain, Eibar, Durango, Arrasate, Oñati, Gasteiz, Laudio, Galdakao, Barakaldo, Getxo, Bermeo, Mungia, Gernika, Lekeitio eta Zarautzen egingo ditu geldialdiak kamioiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!