Saskibaloia izango da berbagai Bilboko XII. Aste Olinpikoan

Bizkaie! 2010-11-18 14:05

Bilbao Kirolak erakundeak, EHUgaz batera, Bilboko XII. Aste Olinpikoa antolatu dau, eta zemendiaren 22tik 26ra bitartean egingo da. Aurten, ekimena saskibaloiaren ingurukoa izango da, eta puntako konbidauak egongo dira.

Bilbao Kirolak erakundeak, EHUgaz batera, Bilboko XII. Aste Olinpikoa antolatu dau, eta zemendiaren 22tik 26ra bitartean egingo da. Aurten, ekimena saskibaloiaren ingurukoa izango da, eta puntako konbidauak egongo dira: domina olinpikoa dauen Juan Antonio Corbalán, selekzinoan izan dan Marina Ferragut, Manuel Coloma hautatzaile ohia, Espainiako Saskibaloi Federazinoko presidente José Luís Saez, eta NBAn espezializautako Ramón Trecet kazetaria. Ganera, domina olinpikoa dauen Juan Manuel López Iturriaga bilbotarrak inaugurazino-berbaldia emongo dau.

Bilboko Zazpi Kaleetan dagoan Bidebarrietako liburutegia aditu eta zaleen topagunea izango da, zemendiaren 22tik (astelehena) 26ra (barikua) bitartean. Iturriagak emongo dauen inaugurazino-berbaldia astelehenean izango da, 20:00etan; aurretik, 18:30ean, Arriaga plazan, bandera olinpikoa jaso eta ereserki olinpikoa entzungo da. Eguenean, zemendiaren 25ean, Euskadiko saskibaloiari buruzko mahai-ingurua egingo da, Jagoba Tirado eta Ramón Trecet kazetariek gidatuta. Honeek izango dira mahaian: Txingudi Saskibaloi Elkarteko Nieves Alza, Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldeko Miguel Santos, Caja Laboral Saski Baskonia taldeko Josean Kerejeta, eta Bizkaia Bilbao Basket taldeko Gorka Arrinda. Ganerako egunetako bakotxean bina berbaldi eskainiko dira, 19:00etan eta 20:00etan.


Egitaraua

Zemendiak 22

18:30ean: Bandera Olinpikoa jasotea Arriaga plazan. Bilboko Udal Bandeak Ereserki Olinpikoa interpretauko dau.

19:15ean: Bilboko XII. Aste Olinpikoaren inaugurazinoa. Patxi Mutiloa, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria; Jon Sustatxa, Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzi ordezkaria eta Bilbao Kirolak erakundeko presidentea; Carmelo Garitaonaindia, Bizkaiko Campuseko erretoreordea; eta Alejandro Blanco, EBOren presidentea.

20:00etan: Berbaldia: Yo marqué a Michael Jordan, aunque él no lo sepa, Juan manuel Iturriaga Garde, saskibaloiko nazinoarteko jokalari ohia. Zilarrezko domina Los Angeleseko Olinpiadetan, 1984an.


Zemendiak 23

19:00etan: Evolución del Basket en las dos últimas décadas. Julio Calleja doktorea, EHU/UPVko irakaslea.

20:00etan: De aquel a este basket. Juan Antonio Corbalán, saskibaloiko nazinoarteko jokalari ohia.


Zemendiak 24

19:00etan: Baloncesto: el camino de un deporte femenino. Manuel Cortés, emakumezkoen selekzino absolutuko hautatzaile ohia.

20:00etan: El Basket como experiencia vital. Marina Ferragut, nazinoarteko jokalaria.


Zemendiak 25

19:00etan: Mahai-ingurua: Saskibaloia Euskadin. Gidariak: Jagoba Tirado eta Ramon Trecet. Berbalariak: Nievez Alza, Miguel Santos, Josean Kerejeta eta Gorka Arrinda.


Zemendiak 26

19:00etan: Beijing 08: metiendo el dedo en el cielo. Ramon Trecet, NBAn espezializautako kazetaria.

20:00etan: El Baloncesto en el mundo y nosotros estamos ahí. Jose Luis Saez, Espainiako Saskibaloi Federazinoko presidentea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu