AEK-k Korrika Laguntzailea kanpainea aurkeztu dau 'Korrikak laguntzaileak behar ditualako'
2010-11-17 17:37 Euskerea berbagaiEdurne Brouardek adierazo dauenez, 'Korrika laguntzeko modu asko dagoz, baina guk, gaur, bi nabarmendu nahi doguz, batetik jada martxan jarri doguzalako, eta bestetik guretzako oso garrantzitsuak diralako, batetik Korrika Laguntzailea kanpaina, eta bestetik Korrika materiala'.
Korrikak eta AEK-k Korrika Laguntzailea kanpainea aurkeztu dabe gaur goizean Donostian egin daben prentsaurrekoan. Ekitaldian AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideek, AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mujikak, eta Korrikaren arduradun Edurne Brouardek hartu dabe parte.
Edurne Brouardek adierazo dauenez, 'Korrika laguntzeko modu asko dagoz, baina guk, gaur, bi nabarmendu nahi doguz, batetik jada martxan jarri doguzalako, eta bestetik guretzako oso garrantzitsuak diralako, batetik Korrika Laguntzailea kanpaina, eta bestetik Korrika materiala'.
Korrikak, 1980an sortu zanean, euskerearen aldeko sekula egin zan manifestazinorik erraldoiena egiteaz gan, AEKrentzat diru kopuru handia ahalik eta epe laburrenean lortzea eukan helburu, orduko AEKren egoera ekonomikoa AEKren beraren jardun arrunta be kolokan jarterainokoa zalako. Holan egin zan lehenengo Korrika, 'itzeleko arrakastaz egin be', Brouardek azaldu dauenez; eta AEK-k bere buruari egoerearen arabera Korrika bakotxari ezarri deutsozan helburu ekonomikoak aitatu ditu, 'barnetegi proiektua martxan jartea, eraikin barriak egitea, nazino mailako estrukturak eratzea, herrialderen bati laguntza berezia emon ahal izatea, edo proiektu bereziak antolatzea, adibidez'.
Baina, Korrikaren arduradunak azaldu dauenez, lehen Korrika haretatik 30 urte baino gehiago pasau diran arren, AEK-k, oraindino be, herritarren laguntzinoa behar dau bere proiektua aurrera atara ahal izateko, Euskal Erkidego Autonomoan diru laguntza politikea hobetu bada be Nafarroan eta Iparralden jasoten diran diru laguntzek ez dabelako jardun arruntaren, hau da, eskolen, ehuneko txiki bat baino estaltzen. Eta gainera, EAEn be diru laguntzen politikan aurrera pausuak baino atzera pausuak ez ete diran emongo zalantza dauka AEK-k, Brouardek aitatu dauenez, 'dekretuaren ingurukoek, izandako alkarrizketa urriek eta erantzun eznahikoek zer pentsau emoten deuskuelako'.
AEKren proiektuaren ardatzetako bat euskal eremu osoan jardutea da. Baina, horrezaz gan, badagoz AEKn hamaika egiteko ezin diranak diru laguntzino publikoen bidez bete ez dabelako hainbesterako emoten: matrikulazino prezioak mantendu edo jaistea AEKren dobakotasunaren aldeko aldarriaren bidetik, esaterako. 'Horregaitik guztiagaitik, AEK-k Korrikak bi urterik behin ekartzen deutson diru kopurua ezinbesteko dauela kontuan harturik jarri genduan abian orain hiru Korrika, Korrika Laguntzailea kanpainea, Korrika bera antolatu ahal izateko balio izan ebana', esan dau Korrikaren arduradunak.
AEKren eta Korrikaren bokazinoa bi urterik behin herriak hain eskuzabal emoten deutson laguntza hori bueltetan saiatzea da, horregaitik, laguntzaile egiten diran guztiei Korrika Laguntzaile pin-a eta Euskal Herriko 100 komertzio baino gehiagotan beherapenak ahalbidetzen dituan txartela emongo deutse. Edurne Brouarden hitzetan, 'gure esker ona adierazoteko modu xume bat baino ez da, baina bene-benetan garrantzitsua dana zera da, bi urterik behin, 12 euroren truke, 50 zentimo hilean, Korrika Laguntzailea izango zarena eta horrek arestian aitatutako guztia lortze bidean jarriko gaituala danok'.
Kalean da 17. Korrikaren materiala
Ohikoa dan legez, Korrikak 17. edizinorako propio sortu dauen erropea eta bestelako osogarriak sortu ditu. Durangoko Azokan dendea jarriko dau eta Euskal Herriko jai eta azoketan saltzeaz gan, Euskal Herriko hainbat dendatan eta AEKren euskaltegietan egongo dira salgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!