Unibersidade ikasketak euskeraz egiten dituenei EGAren pareko titulua emotea aurreikusi dau Jaurlaritzeak
2010-11-17 13:33 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritza euskera gaitasun titulazinoetan aldaketak aztertzen ari da. 2012an indarrean egon daitekez formula barriak, izan be, unibersidade ikasketak euskeraz egiten dituenei EGAren pareko titulua emotea da Blanca Urgellek zuzendutako sailaren amesetako bat; bestea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) D ereduan amaitzen dabenei euskera gaitasun titulu barri bat emotea, EGA baino maila bajuagoa autortuko leukena.
Eusko Jaurlaritza euskera gaitasun titulazinoetan aldaketak aztertzen ari da. 2012an indarrean egon daitekez formula barriak, izan be, unibersidade ikasketak euskeraz egiten dituenei EGAren pareko titulua emotea da Blanca Urgellek zuzendutako sailaren amesetako bat; bestea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) D ereduan amaitzen dabenei euskera gaitasun titulu barri bat emotea, EGA baino maila bajuagoa autortuko leukena.
Egun, EGA titulua azterketa bidez baino ezin daiteke lortu, eta azterketara aurkezteko gitxieneko edadea 16 urtekoa da.
Urgell sailburuak azaldu dauenez, neurri barri honeekaz hezkuntzan euskerearen aldetik eta D ereduagaz egiten dan 'ahalegin handia' autortu gura da, besteak beste.
Euskera gaitasun titulazinoetan etor daiteken aldaketea zehazteku barik dago oraindino. Jaurlaritzearen amesa da, hori bai, 2012an tituluak banatzeko sistema barria martxan egotea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!