Joan Mari Torrealdaik jasoko dau 2010eko Lauaxeta Saria

Bizkaie! 2010-11-17 09:49   sariak-autortzak

Sariaren bidez, jentaurrean aintzat hartu nahi dira euskerea eta euskal kulturea sustatu, zabaldu eta normalizetako lanetan egindako ahaleginakaitik nabarmendu diran persona, talde eta erakundeak. Esteban Urkiaga 'Lauaxeta' idazle euskaldunaren izena daroa sariak, eta holan idazle horren figura unibersala aldarrikatzen da.

Bizkaiko Foru Aldundiak Joan Mari Torrealdairi emon deutso 2010eko Lauaxeta Saria. Foruan (Bizkaia) 1942an jaiotako psikologo, kazetari eta idazlea, besteak beste, 2007tik hona Euskaltzaindiko kide osoa da. Saria Jose Luis Bilbao diputadu nagusiak emongo deutso abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren ospakizunen barruan.

Foru erakundetik adierazo dabenez, Joan Mari Torrealdai gai askotako hainbat libururen egilea da, eta sari ugari irabazi ditu euskerea sustatu eta aztertzen edota, besteak beste, Euskal Herriko historia garaikidea lantzen emondako ibilbide luze eta oparoan.

Sariaren bidez, jentaurrean aintzat hartu nahi dira euskerea eta euskal kulturea sustatu, zabaldu eta normalizetako lanetan egindako ahaleginakaitik nabarmendu diran persona, talde eta erakundeak. Esteban Urkiaga 'Lauaxeta' idazle euskaldunaren izena daroa sariak, eta holan idazle horren figura unibersala aldarrikatzen da.

Bizkaiko Foru Aldundiak orain sei urte sortu eban Lauaxeta Saria eta orain arte jaso dabenen artean dagoz Ander Manterola (2005), Orue Auzoko Pasiotarren Elkartea (2006), Miren Agur Meabe (2007), Bizkaia Irratia (2008) eta Jon Kortazar (2009).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu