Twiterren oinarritutako euskal albistegia: Umap.eu

Bizkaie! 2010-11-19 11:05

Eibarko CodeSyntax enpreseak Twitterreko euskerazko jardun osoa batu eta albistegi automatikoan batzen dauen tresna barria sortu dau: Umap.eu. Albistegi horretan, euskeraz Twitterren idatzitako mezuak jasoten dira, mezu horreen edukiakaz albistegi osotuz. Twitterreko erabiltzaile euskaldunen interesen araberakoa da. Euskeraz eta katalanez jarri dabe martxan Umap.

Eibarko CodeSyntax enpreseak Twitterreko euskerazko jardun osoa batu eta albistegi automatikoan batzen dauen tresna barria sortu dau: Umap.eu. Albistegi horretan, euskeraz Twitterren idatzitako mezuak jasoten dira, mezu horreen edukiakaz albistegia osotuz. Twitterreko erabiltzaile euskaldunen interesen araberakoa da. Euskeraz eta katalanez jarri dabe martxan Umap.

Umapek, Twitterren mezuak euskeraz bialtzen dituenen jarraipena egin ondoren, albistegia eratzen dau, modu automatikoan. Luistxo Fernandez Umap proiektuko arduradunaren ikuspuntuaren arabera, Twitterrek filtro sozial bat egiten dau. 'Ez da informazino-kaosa sortzen, kaos hori albistegi pertsonal baino ez da bihurtzen. Bakotxak jarraitzen dituan pertsonen araberakoa da, unean uneko flashak eskainiz'.

Algoritmo batzuei esker, eta euskeraz idatzitako berbak lokalizau ondoren, prozesautako informazinoa hainbat modutan emoten dau Umapek: momentuan momentukoa, azken 24 orduetakoa, azken astekoa eta azken hilabetekoa. Berba garrantzitsuenak lokalizau onsoren, Interneteko helbidea topetan dau, eta webgune horretatik informazinoa jaso, izenburu, sarrera eta argazkiagaz. Horreei esker sortzen dau Umapek albistegi automatikoa. 'Umapegaz, informazino egituratua eskaintzen da, euskal komunidadearentzat unean-unean zer dan albiste agertzen dau', dino Fernandezek.

Oraingoz, euskeraz eta katalanez funtzionetan dau Umapek, baina aurrerantzean beste hizkuntza batzuetan ere egitea gustauko jakela adierazo dabe arduradunek.

Datuen arabera, egun, 1.300 lagun inguru ari dira euskeraz Twitterren. Kopuru hori hazi egingo dala uste dau Fernandezek eta, horregaitik, proiektuak garapen komertziala izatea espero dau, enpresa eta komunikabideak izan daitezkelako euren bezero. Aurrerantzean, ganera, tresna bera Facebook sare sozialari apliketea da beste amesetariko bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu