'Gargantuan Melee' Atom Rhumbaren 8. diskoa aurkeztu dabe Bilbon
2010-11-17 14:38 MusikeaRober pozik azaldu da emoitzeagaz eta zeozelan aurreko jarrera eta estiloari eutsiz, 'orain, akaso, gordinago, zuzenago azaltzen gara, izan be, horren bila, freskotasunaren bila joan gara eta lortu dogula pentsetan dot'.
Atom Rhumbako Joseba Irazokik, Roberrek eta Iñigo Cabezafuegok eta Serrano Management-eko Anjel Serranok emon ditue azalpenak Bilboko Kafe Antzokian. Hamabi kantuz osotua, taldearen zortzigarren diskoa da eta Brian Records-egaz lehenengoa.
Hamazortzi bat hilebeteko etenaren ostean eta taldekideen joan-etorriaren ostean dator lan barria, joandako udan Roberrek eta Kaki Arkarazok produzidutakoa eta azken horrek grabautakoa.
Rober pozik azaldu da emoitzeagaz eta zeozelan aurreko jarrera eta estiloari eutsiz, 'orain, akaso, gordinago, zuzenago azaltzen gara, izan be, horren bila, freskotasunaren bila joan gara eta lortu dogula pentsetan dot'.
Joseba Irazoki gitarrista barriak adierazo dauenez, 'taldekideen arteko konekzinoari esker, gitarra joku aberatsagoak atzemongo ditu entzuleak'.
Aton Rhumba zuzenean:
- Zezeilaren 19an, Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan, 22:00etan.
- Zezeilaren 26an, Oviedoko La Calleja de la Ciega aretoan.
- Zezeilaren 27an, Valladolideko Black Pearl Heineken Clubean.
- Abenduaren 6an, Durangoko Azokan.
- Abenduaren 10ean, Granadako Plantabaja aretoan.
- Abenduaren 11n, Malagako Canovas antzokian.
- Abenduaren 18an, Bilboko Kafe Antzokian.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!