Musika eskolen 'Musikalean' jaia egingo da gaur, Santa Zezilia egunaren harian

Bizkaie! 2010-11-18 11:31   Musikea

Santa Zezilia musikarien egunaren harian (zemendiak 22), Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak aurten be 'Musikalean' ekimena antolatu dau. Ekitaldia gaur, zemendiak 18, izango da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara arte, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 39 musika eskoletako 1.700 ikasle eta irakasle baino gehiagok hartuko dabe parte, bakotxak bere herrian.

Bizkaitik, Arteako Arratiako Musika Eskola, Bermeoko Jose Antonio Egia Musika Eskola, Bilboko Bilbaomusika erakundea, Ermuko Alboka Musika Eskola, Galdakaoko Maximo Moreno Musika Eskola, Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskola, Mungiako Santos Intxausti Musika Eskola, Ondarroako Unanuetar Pedro Mari Musika Eskola eta Trapagarango Musika Eskolea izango dira parte-hartzaileak.

Gipuzkoari jagokonez, Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Legazpi, Lezo, Mendaro, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Usurbil, Zegama eta Zizurkilgo musika eskolak izango dira.

Azkenik, Arabatik, Amurrioko Musika Eskolak eta Gasteizko Luis Aranburu, Udaberria Jesusen Bihotzeko Karmeliten Vedruna musika eskolek ospatuko dabe 'Musikalean'. Ganera, egun horretarako berenberegi diseinau dan kamiseta bat eroango dabe musikari guztiek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu