'Gazteak, aisialdia eta euskara' aztergai Euskaltzaindiaren XV. Jagon Jardunaldietan

Bizkaie! 2010-11-17 12:14   Euskerea berbagai

Zemendiaren 19an, barikuan, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XV. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, 'Gazteak, aisialdia eta euskara' gaiaren inguruan. Unesco Etxea laguntzaile izan dau Akademiak jardunaldi honeek preparetako.

Zemendiaren 19an, barikuan, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XV. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, 'Gazteak, aisialdia eta euskara' gaiaren inguruan. Unesco Etxea laguntzaile izan dau Akademiak jardunaldi honeek preparetako.

Jardunaldi honeetan euskal gazteek euskereagaz daben lotureaz hausnartuko da. Euskerearen erabilerea abiapuntu, hainbat gai jorratuko dira: erabilera modu egokian sustatzen dan; euskerearen ezagutzea eta erabilerea neurri berean handitzen ete diran; erabilera arlo formaletan besterik ez ete dan emoten; gazteek euskerea non eta nogaz erabilten daben; helduek bitartekorik eskaintzen daben...

Gaia hainbat ikuspegitatik aztertuko da, ikerketa eta esperientzia desbardinak ikusiko dira, eta, gazteei buruz hitz egiteaz gan, gazteei beraiei emongo jake berbea. Mahai-inguru bat be egingo da, Kike Amonarrizen gidaritzapean. Bertan parte hartuko daben gazteek honako galderei erantzun beharko deutse: euskeraz egiterakoan eroso sentiduten zaree? Zelan ikusten dozue euskerearen presentzia sare sozialetan?

Izen-emotea

Euskaltzaindiaren XV. Jagon Jardunaldiak ateak zabalik izango ditue eta dobakoak izango dira; beraz, gura dauena joan daiteke entzule legez.

Izena emoteko epea zemendiaren 18an amaituko da, webgunearen bitartez.

Egitaraua

Goizeko saioa

• 10:00-10:15. Lan-jarduna eta mintegian parte hartuko dabenen aurkezpena: Andres Iñigo, Sagrario Aleman eta Erramun Osa
• 10:15-10:45. Baina gu ere gazteak izan ginen! Gazte euskalduna izatearen esanahia atzo eta gaur
Moderatzailea: Patxi Juaristi
Berbalaria: Jone Miren Hernandez
• 10:45-11:15. Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa
Moderatzailea: Jon Aizpurua
Berbalaria: Asier Basurto
• 11:15-11:30. Galderetarako tartea
• 11:30-11:45 Kaferako tartea
• 11:45-12:00. Euskera agerkariaren zenbaki barriaren aurkezpena
• 12:00-12.30. Gazteak, euskara eta aisialdia Ipar Euskal Herrian
Moderatzailea: Andres Iñigo
Berbalariak: Jean-Baptiste Coyos eta Erramun Baxok
• 12:30-13:00. Zer egin dezaket nire udalean (nire inguruan) nerabeek aisian eta lagunartean euskara gehiago erabiltzeko
Moderatzailea: Andoni Sagarna
Berbalaria: Iñaki Arruti
• 13:00-13:30. Galderetarako tartea

Arratsaldeko saioa

• 16:00-16:20. Tolosa: gazteen ahozkotasunaren laborategi
Moderatzailea: Manu Ruiz Urrestarazu
Berbalariak: Josune Zabala eta Maitane Ayerza
• 16:20-16:40. Unibertsitateko ikasleen hizkuntza-jarrerak Nafarroan
Moderatzailea: Sagrario Aleman
Berbalariak: Garazi Labiano.
• 16:40-17:00. Ahozko euskara formala eta aisialdian erabiltzen dena. Zornotzako gazte batzuen datuak
Moderatzailea: Andres Urrutia
Berbalariak: Maialen Anedo, Ane Badiola eta Leire Gandarias (Unesco Etxea)
• 17:00-17:20. Sare sozial birtualak
Moderatzailea: Santiago Larrazabal
Berbalaria: Eneko Barberena
• 17:30-18:15. Mahai ingurua
• Moderatzailea: Kike Amonarriz
Berbalariak: Aritza Escandon, Jaime Altuna, Irati Otamendi, Lierni Garmendia, Ander Jauregi eta Joseba López
• 18:15-18:30. Ondorioak eta saioaren amaierea:
Andres Urrutia, Andres Iñigo, Sagrario Aleman eta Erramun Osa

Euskera
agerkariaren zenbaki barrian, besteak beste, gai honeek jaso dira: Joan Mari Torrealdai eta Patxi Uribarren euskaltzain osoen sarrera-berbaldiak, edota Euskaltzaindiaren 90. urteurrena dala-eta, Bilbon eta Donostian egin ziran ekitaldiak. 2009ko zemendian Etorkinak eta euskara gaiaren inguruan Euskaltzaindiak egin zituan Jagon Jardunaldien emoitza be zenbaki honetan irakur daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu