Zuzen-Zuzenean programeagaz, udagoiena musikaz blai
2010-11-17 13:50 MusikeaZuzen-zuzenean-en bigarren kanpainea urriaren erdialdera hasi zan Euskadiko taldeak bertako aretoetan daben programazinoa handitzeko. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kultura Live areto pribaduen alkarteagaz alkarlanean bideraturiko kanpaina honek 50 kontzertutik gora ditu programauta eta 70 euskal talde inguruk parte hartuko dabe.
Zuzen-zuzenean-en bigarren kanpainea urriaren erdialdera hasi zan Euskadiko taldeak bertako aretoetan daben programazinoa handitzeko. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kultura Live areto pribaduen alkarteagaz alkarlanean bideraturiko kanpaina honek 50 kontzertutik gora ditu programauta eta 70 euskal talde inguruk parte hartuko dabe.
Honezkero 20 kontzertutik gora egin dira, ikuslego zein antolatzaileek baikortzat daben ekimen honetan. Kalidadeko programazinoa, bertoko musikea hurreko aretoetan eta preziorik onenean.
Asteburu honetarako beste 7 kontzertu dagoz antolatuta Zuzen-Zuzenean kanpainearen barruan: Atom Rumba eta Luger Jimmy Jazzen; Oreka TX eta Iban Nicolai /Angel Unzu Plateruenan eta Ondarroako Kafe Antzokian; Gramones eta Porco Bravo El Balcón de la Lolan; Esne Beltza eta DZ dj Dokan; Gari eta Ion Maia Helldoradon; eta Gatillazo eta Rokaina Noboon.
Ganera, urte amaierara arte beste 20 kontzertutik gora izango dira Zuzen-Zuzenean kanpainearen barruan. Informazino zehatzagoa Euskadiko Soinuak-en webgunean edo sare sozialetan izango dozue.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!