AEBetako historiako lehenengo presidente afroamerikarra. 'Yes. we can!'
2008-11-05 11:03 Begi betegarri'The Dubliners' taldearen sortzaile Ronnie Drew omenduko dabe Bilbon
2008-11-05 10:46 MusikeaRonnie Drew kantariari omenaldia egingo jako gaur, zemendiak 5, Bilboko Kafe Antzokian 20:30ean. Bertan izango dira Phelim Drew semea, musikari eta aktorea eta Antonio Breschi bere Nomadic Piano proiektuagaz. Konbidau moduan Consuelo Nerea, Joe McHugh, Gabin Dabiré, Sue Collins, Josu Zabala, Joxe Angel Irigaray eta Benito Lertxundi izango dira.
Eusko Jaurlaritzeak 60.000 euro emongo deutsoz Euskal Kultur Erakundeari bere jarduerak laguntzeko
2008-11-05 10:35Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundeak euskal kulturearen adierazpideei jagokezan jardueretan hartzen dau esku, besteak beste, literaturan eta argitalpenean, antzerkian eta bertsolaritzan, ikus-entzunezkoetan, dantzan, kantuan eta musikan, arte plastikoetan, eta ondarean.
Euskal ordezkaritza zabala Habanako XXVI. Nazinoarteko Industria Azokan
2008-11-04 16:35 Euskaldunak munduanGaur egun 37 euskal enpresa dagoz Kuban kokatuta, gehienak energiaren eta hornidura industrialeko sektoreetakoak. Sektore horreetan euskal enpresak liderrak dirala Kuban azpimarratu dabe SPRItik, 'kalidade eta gaitasun tekniko altuko irudia eskainiz'.
Nierebanoa.com, 'Pauso bat harago'
2008-11-04 14:43 Euskerea berbagaiEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren hamargarren urteurrena tarteko dala, euskerearen normalizazinoan 'Pauso bat harago' joatea ezinbestekotzat jo eta 'Bai euskarari' leloa, 'Euskaraz bai' bilakatu da.
Jokin Muñoz eta Josu Zabaleta Euskadi Sarietan irabazle
2008-11-04 14:38 sariak-autortzakEuskerazko testuei jagokenean, Jokin Muñozek lortu dau 2008ko Euskadi Saria 'Antzarraren bidea' testuari esker. Itzulpengintzako saria, barriz, Josu Zabaletak jaso dau, 'Gaueko gezurra' lanagaz. Aurretik Euskadi Saria irabazita dagoz sortzaile biak.
Nestor Basterretxearen 'Euskal kosmogonia' Bilboko Arte Eder Museoan
2008-11-04 14:23 Kulturea'Euskal kosmogonia' bildumako obrek XX. mendeko bigarren erdialdean, euskal eskulturagintzeak izan eban sorta ospetsuenetako bat osotzen dabe. Lehenengoz, 1973an erakutsi ziran Bilboko Arte Eder Museoan eta orain, barriro jarri ditue ikusgai 2009ko zezeilaren 1era arte.
Elikagai funtzionalak (I): prebiotikoak eta probiotikoak
2008-11-04 11:35 Jan edanakAzken urteetan asko zabaldu dira elikadura produktu honeek, organismoaren hesteen floran nahiz osasunean, oro har, on egiten dabelako. Gero eta seguruago dakigu oso garrantzitsua dala dieta orekatu bat izatea gure osasunaren onerako, eta holako elikagaiek gerora izan daitekezan minei aurrea hartzen deutsee.
iPod, Blackberry eta Zune barriak
2008-11-04 11:11Erosi barri dogun aparatu elektronikoaren ostean gure boltsiloetan oraindino diruaren hutsunea sentiduten dogunean, merkaduan tramankulu barriak dagoz. Lasterketa honetan ez gara sekula tropelaren aurreko aldean egongo, inondik inora.
Bilboko Udalak Unesco Bilbao Saria babestu dau giza eskubideen inguruko kulturea sustatzeko
2008-11-04 10:45Nazinoarteko sariaren bidez, giza eskubideen inguruko kulturea sustatu nahi da eta eremu horretan ereduzko ekarpena egin daben instituzino edo banakoak (hezitzaileak, ikerlariak eta ekintzaileak) sarituko dira.
Zallako XXXII. Musika Astea zemendiaren 8an hasiko da eta bost kontzertu eskainiko ditu bi astegoienetan
2008-11-03 17:39 MusikeaZallako (Bizkaia) Aste Musikalaren 32. edizinoa zemendiaren 8an hasiko da, eta herriko zine-antzokian izango dira aurtengo bost kontzertuak, 20:00etan eta bi astegoienetan.
Zeanuritik Ubidera galtzadan zehar
2008-11-03 14:47Zemendiaren 8an, zapatuan, egingo da Zeanuri-Ubide, Larreen Mankomunidadearen II. Zeharkaldia, Zeanuriko Ipizki eta Joko Alai, eta Ubideko Amexier eta Ortuzar alkarteen antolakuntzapean, eta udalerri bietako Udalen, Gorbeialde Landa Garapenerako Alkartearen eta BBKren laguntzinoagaz.
Leioako XXIX. Artisautza eta Gastronomia Azokea datorren astegoienean egingo da 25 erakusketa-postugaz
2008-11-03 14:45Leioako Artisautza eta Gastronomia Azokea herri bizkaitarreko Boulevardean egongo da kokatuta, zapatuan eta domekan eta goizez 10:30etatik 14:30etara eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara zabalduko ditu ateak.
Artelan Berreginen Museoan Belen-erakusketea izango da Bizkaiko Belenzaleen Alkartearen 50. urteurrena ospatzeko
2008-11-03 13:48 KultureaBizkaiko Belenzaleen Alkartearen sorrerearen berrogeita hamargarren urteurrenean eta Estaduko Belenzaleek Bilbon egingo daben XLVI. Biltzarraren haritik, Museoak jaiotza-estilo desbardinen historia laburbiltzen dauen ibilbidea eskainiko dau zemendiaren 16ra arte.
'Lau oinak emonda' argazki erakusketea Bilbon
2008-11-03 11:56 BertsolaritzeaBizkaiko Bertsozale Alkarteak eta Bilboko Udaleko Euskara sailak antolatutako saio osogarrien barruan, argazki erakusketa berezia izango da astelehenetik aurrera Zazpi Kaleetako La Bolsa eraikinean.
Balmasedako sutearen 200. urteurrena gogoratzeko antzezpen bat antolatu da
2008-11-03 11:32Zemendiaren 8an 200 urte beteko dira 1808an Balmasedan (Bizkaia) sutea izan zanetik, eta, hori dala eta, iragana babestu eta zabaltzeko asmoz, Balmasedako Udalak sute haren antzezpena antolatu dau herriko bizilagun ugariren laguntzinoagaz. Antzezpena zemendiaren 8an izango da, 18:30etik 20:30era.
Miren Amurizaren estreinaldi zoriontsua
2008-11-03 10:08 BertsolaritzeaTxapelketan lehenengoz kantau eta Miren Amuriza berriztarrak irabazi dau Larrabetzun Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketea eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara.
Happy-go-lucky
2008-10-31 15:54 Zinema kritikakHau zoriontasuna lortzeko zailtasun eta erraztasunen ganean berba egiten dauen ipuin sinisgatx bat besterik ez da. Pelikulearen kutsu positibo eta barregarria behin eta barriz agiri da, ikusleak abrozidu eta gogaitzeraino.
AC/DC taldeak BECen joko dau apirilaren 4an
2008-10-31 15:44 MusikeaAC/DC talde australiarra Bartzelona eta Madrilen kontzertuak emon ostean, Barakaldora etorriko da apirilaren 4an. Hitzordua Barakaldoko BECeko Bizkaia Arenan izango da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...