Amorebieta-Etxanoko Udalak Expobike Amorebiziz Azokea antolatuko dau irailaren 17tik 19ra
2010-09-15 13:09Azokan bigarren eskuko bizikletak, osogarriak eta erreminta desbardinak saltzeko edo trukatzeko aukerea izango da; stand berezian eskuragarri egongo dira, besteak beste, bizikletak, patinak, patineteak, kaskoak, erropea...

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Ingurumena eta Garapen Iraunkorra Sailak antolatuta, Amorebieta-Etxanoko Zubiondo Plazak Expobike Amorebiziz Azokearen bigarren edizinoa hartuko dau irailaren 17tik 19ra. Azokara hurreratzen diran guztiek mobikortasun iraunkorragaz lotutako materialak erosteko aukerea izango dabe: bizikletak, kirol materiala, eta abar.
Horrezaz gan, Azokan bigarren eskuko bizikletak, osogarriak eta erreminta desbardinak saltzeko edo trukatzeko aukerea izango da; stand berezian eskuragarri egongo dira, besteak beste, bizikletak, patinak, patineteak, kaskoak, erropea...
Salerosketan parte-hartzea dobakoa da; baldintza bakarra da saldu edo trukatu nahi diran objektuak egoera onean egotea. Azokan parte hartzeko interesa daben guztiek 620-503866 telefono zenbakira deitu edo mixxtrem@hotmail.com helbide elektronikora idatzi behar dabe harremanetarako telefono bat itxiz eta saldu nahi diran objektuak zerrendatuz. Izena emoteko epea irailaren 16an amaitzen da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!