20 kontzertu datorren astegoienean Getxon GuAiToRock jaialdian

Bizkaie! 2010-09-16 14:54   Musikea

'Gure ideia da zuzenean egiten dan musikea sustatzea aisialdiaren alternatiba legez, gazte taldeak bultzatuz eta euren artean hartu-emonak sortuz, eszenatoki batera igoteko aukerea erraztu ahal izateko', esan dabe 'Wanted' lehiaketea irabazi eben gazte antolatzaileek.

Bihar hasita, astegoien osoan zehar (irailaren 17an, 18an eta 19an), Getxoko Andra Mariko Kiroldegian egingo da 'GuAiToTock' izeneko jaialdia. Rock, metal edo punk estiloetako taldeek, besteak beste, eta Getxotik, Autonomia Erkidegotik eta kanpotik etorritakoek, Getxoko Udalaren Gazteria Zerbitzuak deitutako 'Wanted 2010' Ideia Lehiaketea irabazi dauen egitasmoa aurrera eroango dabe. Barikuan eta zapatuan kontzertuak 18:00etatik goizaldeko 01:00era bitartean izango dira, eta domekan 18:00etatik 22:00etara. Guztietarako sarrerea dobakoa izango da.

'Gure ideia da zuzenean egiten dan musikea sustatzea aisialdiaren alternatiba legez, gazte taldeak bultzatuz eta euren artean hartu-emonak sortuz, eszenatoki batera igoteko aukerea erraztu ahal izateko', esan dabe 'Wanted' lehiaketea irabazi eben gazte antolatzaileek. Kanpadendea eskuan hartuta, ohikoak dira Bilbon eta Euskaditik kanpo egiten diran musika jaialdiak eta hori ikusita, Getxon antzeko zeozer egiteko ideiak argia ikusi dau 'berton harrobi oso ona dagoala kontuan hartuta'.


Egitaraua

Jaialdia hilaren 17an, 18:00etan hasiko da, Ertz talde getxotarragaz, eta horren ondoren Bertan Bera (Gernika), Itaka (Zumaia), Napalm (Getxo), Dabelyu (Bilbao), Niketz (Etxebarri), Alerta (Durango) eta OST (Bermeo) taldeek joko dabe. Zapatuan, irailaren 18an, Autosekuestro (Getxo), Hotsak eta El Paso Killers (Bilbao), Murder Pink (Zornotza), D.A.R. (Getxo), Alimaña HxC (Soria), Distorsión (Barakaldo), Thunda Clap Sound System (Getxo) eta Prince Livijah eta Chieftain Joseph (Erresuma Batua) egongo dira. Talde batetik bestera reggae estiloagaz eta Thunder Clap soinu sistemeagaz alaituko da giroa.

Domekan, barriz, hilaren 19an, arratsalde akustikoa izango da, Happy Morgue (Bilbo) taldearen 'unplugged' kontzertuagaz. Horrezaz gan, txarangak eta perkusino tailerrek alaituko dabe giroa. Jaialdia amaitzeko, iluntzean, Thunda Clap Sound System taldearen txandea izango da, reggae gaualdia eskainiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu