Nekazaritza Ekologikoaren eta Energia Barriztagarrien Azokea egingo da zapatuan Getxon
2010-09-16 15:15 KultureaAzokearen bosgarren edizinoa izango da, Ekolur, Bizkaiko Nekazaritza Ekologikoaren alkarteak antolatuta, Udalaren babesagaz eta, besteak beste, BBKren laguntzinoagaz. Helburua garapen jasangarriaren aldeko ekimenen barruan dago, 'kasu honetan era arduratsuan kontsumidutearen eta jakiak produzidutearen aldeko kulturea sustatzeko'.
Datorren zapatuan, irailaren 18an, Nekazaritza Ekologikoaren eta Energia Barriztagarrien Azokea, Bio Getxo 2010, izango da, oraingoan Algortako Biotz Alai plazan. Azokearen bosgarren edizinoa izango da, Ekolur, Bizkaiko Nekazaritza Ekologikoaren alkarteak antolatuta, Udalaren babesagaz eta, besteak beste, BBKren laguntzinoagaz. Helburua garapen jasangarriaren aldeko ekimenen barruan dago, 'kasu honetan era arduratsuan kontsumidutearen eta jakiak produzidutearen aldeko kulturea sustatzeko. Mueta honetako produktu ekologikoak eta osasungarriak herritarrakana hurreratu gura doguz' azaldu dau Keltse Eigurenek, Ingurumen zinegotziak.
Azokea 10:00etatik 15:00etara egongo da zabalik eta bioelikadurea edo produktu ekologikoen (ongarriak, produktu kimikoak edo transgenikoak erabilten ez dituenak) 50 bat stand egongo dira ikusgai.
Azokara hurreratzen diranek, besteak beste, barazkiak, gaztaiak, frutak, mermeladak, ogia, eztia, sagardaoa, orioa eta ardaoa topauko ditue, baita kontserbak be. Talo eta txorizo ekologikoa be probau ahal izango dabe, Bizkaiko ardaoagaz eta sagardaoagaz, dana ekologikoa. Pertsona nagusiek zein umeek hainbat tailerretan parte hartzeko aukerea be izango dabe.
Horrezaz gan, Euskadin energia barriztagarrien eta garapen jasangarriaren arloan lan egiten daben enpresak ezagutzera emoteko amesagaz, azokan bioeraikuntzeari lotutako proiektuak garatzeko eta energia barriztagarriakaz lantzeko dagozan materialak be erakutsiko ditue.
Ingurumen zinegotziak aurreko edizinoen balantze positiboa egin dau, bai publikoaren zein produktoreen parte hartzeari esker eta, 'horregaitik, azokea egonkotzen doalakoan gagoz' adierazo dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!