Kontinente bat motxilan (I)
2010-09-15 14:08 BidaideMotxilea lepoan hartuta ibilten diranek Pirinioez bestalde oso ohikoa dan jokerea imitetan hasita dagoz honezkero: urtebete 'sabatikoa' edo hilabete batzuk hartu eta mundua ezagutzera urten, orain arte boltsiloa bete-beterik eukienen eskura baino ez egozan sentsazinoez disfrutetako. Helburu hori lortzeko, Asia da bidaiari gehien jasoten dituan kontinentea, diru gitxi eta denpora asko daukienen paradisua baita. Haraino joatea, batzuetan, etxean geratzea baino merkeagoa da.
Bidaiatzea garestia zala esatea baieztapen ukaezina dala esan daiteke. Halanda be, 'low cost' hegazkin-konpainien trikimailuek uste hori erdi ustel bilakatu dabe. Hori bai, preziorik merkeenak distantzia laburreko edota ez horren luzeko ibilbideetan eskaintzen ditue. Holan, Euskal Herritik Londonera joatea uri britainiarraren erdigunean sandwich bat jatea baino merkeagoa izan daiteke. Eta horrek egiten deutso, hain zuzen be, min gehien boltsikoari. Batzuk, ezer pagau barik, lagunen baten etxean egingo dabe lo; besteek, www.couchsurfing.com webgunean lekuan lekukoen etxeetan doban ostatu hartzeko egindako eskaintzak aprobetxauko ditue; baina Lehenengo Mundua legez ezagutzen dan horretan zehar bidaiatzea oso garestia da. Eta, luzarorako bada, garestiago.
Horregaitik, motxilea lepoan hartuta ibilten diranek Pirinioez bestalde oso ohikoa dan jokerea imitetan hasita dagoz honezkero: urtebete 'sabatikoa' edo hilabete batzuk hartu eta mundua ezagutzera urten, orain arte boltsiloa bete-beterik eukienen eskura baino ez egozan sentsazinoez disfrutetako. Helburu hori lortzeko, Asia da bidaiari gehien jasoten dituan kontinentea, diru gitxi eta denpora asko daukienen paradisua baita. Haraino joatea, batzuetan, etxean geratzea baino merkeagoa da.
Hori bai, lehenengo golpea mingarriena da. Hegaldiak, kasu honetan, Europako edozein lekutara doazenak baino karuagoak dira eta hor joaten da aurrekontuaren zati garrantzitsuena. Halanda be, aurretik pentsauta izan ezkero eta eskaintzak aprobetxauta, Asiako sarrera-uriren batean jarriko deuskun joan-etorria 600-700 euro bitartean lor daiteke; beraz, Atlantikoaz bestalde joatea baino merkeagoa da. Delhi, Hong Kong, Bangkok, Singapur eta Pekín dira jomuga merkeenak, hegaldi kopuru gehienen helmuga diralako eta aire-konpainia ugarik egiten dabe ibilbide hori. Handik, kontinenteko beste lurralde batzuetara errepidez joan gaitekez, boltsiloari ezelako minik egin barik eta, beti be, pazientzia apur bategaz.
Tailandia
Duda barik, sarritan kaleak balaz eta barrikadaz beterik ixten dituen gorabehera politikoak egon arren, Tailandia da turisten jomuga gogokoena. 'Barreen herrialdea', bisitariarentzat, edozein turismo-mueta egiteko leku aproposa da, azpiegitura bikainak ditu eta askotariko eremuek danetarik egiteko aukerea eskaintzen dabe: itsasoa, mendia, hondartzak, basoa, uriak, zelaiak... Horrezaz ganera, gizarte eta kultura arloan be herrialde aberatsa da.
Hori guztia gitxi balitz, aurrekontua eskasa izan arren, herrialdeaz disfrutetako aukerea izango dogu. Ostatu hartzea eta jatea ez da bape garestia eta bardin pasetan da garraiobide publikoagaz. Gehiago be esan daiteke: taxian joatea be merkea da. Horregaitik, Bangkok 'motxileroen' uri bilakatu da. Erdigunean, Khaosan kalea eta inguruak, munduko bazter guztietatik etorritako bidaiariak topauko doguz, lepoa borobilduta motxilearen pisuagaz.
Golpera egindako lurreratzea dala esan daiteke. Oraindino 'jet lag' dalakoaren eraginpean, Tailandiara ailegau, eta arpegi barrien atentzinoa erakarri gura daben taberna eta kaleko dendarien dezibelioek ganezka egiten deuskue. Ostatua topetea abenturea izan daiteke, baina behin topau ezkero, Asia gu itxaroten dago.
Behin Bangkok-en, milaka aukera daukaguz. Herrialdearen iparraldeko berdetasunaz gozau gehinke, edo hegoaldeko harea zuri eta ur urdineko hondartzez, edo hasia hego-ekialdean zehar bidaiatzen hasi. Gero eta bidaiari gehiagok egiten dabe azken aukera horren alde. Horretarako, onena ekialderantz joatea ad. Autobusean, eta pazientziaz beterik, Vietnam-eko uriburu ekonomikora ailegauko gara: Ho Chi Minh, Saigon mitikoa.
Vietnam
Herrialdearen izena esan eta berehala, milaka irudi jatorkuz burura. Gehienak bortitzak dira eta Vietnam konkistetea gatxa dala bertakoen izakeran be igarten da. Duda barik, ez da lurralde erraza. Kale nagusi baten alde batetik bestera joan behar garanean konturatuko gara horretaz. Motor txiki piloa bidaiari koittaduaren ganera dagoz, ezelako kupidarik barik, edozein uritan. Ganera, edozein erosketatan, engainuaren mamua beti dago atzean.
Zorionez, errealidade horretatik urtetea ez da gatxa. Hegoalderantz bagoaz, Mekong ibaiaren delta berezia topauko dogu eta, iparraldean, motxilea lepoan hartuta doazen bidaiarien ibilbidea dago. Ibilbide hori oso ezaguna da eta autobus konpainiek ‘open bus ticket’ izenekoa eskaintzen dabe, merke, ganera. Txartel horri esker, Saigon eta Hanoi urien arteko bidea egin daiteke, tartean dagozan leku turistikoenak bisitauta, Nha Trang, Hoi An, Danang, edo Hué, besteak beste. Hori bai, autobus horreetan oso gatxa da bertako biztanleak topetea; errazago topauko doguz munduko edozein bazterretatik etorritako bidaiariak bertako biztanleak baino.
Vietnam guztiz ezagutu gura izan ezkero, Halong badia bisitau behar da. Hanoi-tik hur dago eta uretatik urteten daben harritzarrek ikutu magikoa emoten deutsie inguruari. Halong badiari gerizpea emoten deutson behelainoaren azpian herrialdearen iparraldeko mendietan ostentzen diran aberastasun etnikoak be gordeten ditu.
Erreportajearen bigarren atalean be, sasoi batean Indotxina legez ezagutzen zan lurraldea bisitetan jarraituko dogu eta, handik, Malasia eta Singapurrera ailegauko gara.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!