Euskaltzaindiak J. M. Hiribarren omenduko dau Azkainen
2010-09-14 17:53 Euskerea berbagaiJ. M. Hiribarren Azkainen (Lapurdi) jaio zan, 1810eko maiatzaren 8an. Beraz, bere jaiotzearen bigarren mendeurrena beteten dan honetan, Euskaltzaindiak omenaldia eskainiko deutso.
Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak J. M. Hiribarrenen omenezko jardunaldia egingo dau datorren barikuan, irailaren 17an, Azkaineko BilToki aretoan, Akademiako iturriek gaur iragarri dabenez.
J. M. Hiribarren Azkainen (Lapurdi) jaio zan, 1810eko maiatzaren 8an. Beraz, bere jaiotzearen bigarren mendeurrena beteten dan honetan, Euskaltzaindiak omenaldia eskainiko deutso. Ekitaldiak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohiak emongo dauen 'J.M. Hiribarren bere mendean' berbaldiagaz. Ondoren, Xipri Arbelbide euskaltzain urgazleak ('Bardozeko giroa Monho, Duvoisin eta Hiribarrenen garaian'), Ana Toledo euskaltzain osoak ('Arbasoak Hiribarrenen Eskaldunak idazlanean') eta Xabier Altzibar euskaltzain urgazleak ('Hiribarrenen Eskaraz egia eta atsotitz bilduma') gaiak ardatz hartuta berba egingo dabe.
Bestalde, goiz partean, Akademiaren Literatura Ikerketa batzordeak bere ohiko lan-bilerea Azkaineko Herriko Etxean egingo dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!