Abando-Barrainkuako udaltegiak Jose Ignacio Gurruchaga artistearen 'Gernika Revisited' izeneko erakusketea jasoko dau

Bizkaie! 2010-09-15 12:30   Kulturea

'Gernika revisited', teknikearen, estetikearen eta kontzeptuaren ikuspegietatik eguneratuta dagoan bildumea da. Holan, erakusketeak iraganeko eta gaur egungo batasun tematikoa erakusten deusku, eta, zoritxarrez oraindino indarrean dagoan indarkeriaren salaketea da bere leit-motiv-a.

Expodistritok, Bilboko barrutietako udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak, José Ignacio Gurruchaga artista bizkaitarrari eskainitako erakusketea inaugurauko dau hilaren 16an, Abando-Barrainkuako udaltegian. Oraingo honetan, zurez eta pinturaz egindako 'Gernika revisited' erretaula handia eta beste zenbait pieza txikiago ikusi ahal izango doguz.

Margolanek eta zurezko taila landuek ezagun bilakatu dabe Gurruchaga eta Picassoren Guernica lanean inspirautako erretaula egin eban 1978an. Artistearen ikuspegia pertsonala da, koadroan ez dagozan zenbait elementu sartuz baina jatorrizko konposizinoa errespetatuz. Jatorrizko lan haretan oinarrituz eta atzerako begiradeagaz, 'Gernika revisited', teknikearen, estetikearen eta kontzeptuaren ikuspegietatik eguneratuta dagoan bildumea da. Holan, erakusketeak iraganeko eta gaur egungo batasun tematikoa erakusten deusku, eta, zoritxarrez oraindino indarrean dagoan indarkeriaren salaketea da bere leit-motiv-a.

Obra berezi hori irailaren 30era bitartean ikusi ahal izango da Abando-Barrainkuako udaltegian. Ondoren, urriaren lehen hamabostaldian, Burtsan ikusi ahal izango da eta, urriaren 18tik aurrera, Otxarkoagako Barrutiko udaltegian.

Expodistrito egitaraua Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta bere helburuen artean uribilduko arte adierazpenak deszentralizetea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea dagoz, baita honezkero ezagunak diran beste batzuen erakustoki izatea be. Ohikoa danez, erakusketak lekuz aldatzen joango dira, eta erakusketa bakotxaren egun zehatzak udaltegietan, udalaren webgunean (www.bilbao.net) eta 010 telefono zenbakian kontsultau daitekez.


Expodistritoko beste erakusketa batzuk (Iraileko 2. hamabostaldia)

Izenburua: 'Africa', Rafa Marrodán (Argazkigintza)
- Lekua: San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia (Errondoko, 2)
- Egunak: irailaren 16tik 30era.

Izenburua: 'Introversiones. Mirando hacia adentro'. Rafael Villa (Margoa)
- Lekua: Otxarkoaga Udaltegia (Pau Casals, 19)
- Egunak: irailaren 16tik 30era.

Izenburua: 'Edurne Trabudua' (Akuarelak eta urkoloreak)
- Lekua: Castaños Udaltegia (Castaños, 11)
- Egunak: irailaren 16tik 30era.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu