EHGAMek 19. Maribollotrans Kanpaldia ospatuko dau irailaren 17tik 19ra Azkoitian

Bizkaie! 2010-09-15 12:10

Lekua mugatua da eta izena emoteko epea irailaren 14an amaituko da. Edozelan be, informazino gehiago nahi dabenek 667-435570 telefonora deitu leikie, edota ehgam@yahooo.com posta elektronikora idatzi.

Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mobimentuak (EHGAM) 19. Maribollotrans Kanpaldia antolatu dau irailaren 17tik 19ra bitartean Azkoitiko Kukuherri aterpetxean.

Alkartetik adierazo dabe ehun bat lagun batzen dirala Maribollotrans Kanpaldian, 'giro eta ingurune ezin hobean'. Gainera, aurtengo edizinorako preparau dituen jardueren artean, besteak beste, mendi martxa, ibilaldi botanikoa, yoga, jantza edota masaje tailerrak eta perfomance-a ISK Sex Perfor taldeagaz, Festa Lorena DJagaz izango dirala iragarri dabe.

EHGAMeko arduradunek jakinarazo dabenez, kanpaldiak 54 euroko kostua izango dau kanpatzeko bada eta 64 eurokoa aterpetxean ostatu hartzeko bada. Izena emoteko dirua sartu beharko da Euskadiko Kutxaren ondoko kontuan: 3035-0063-82-0630030222, izen-abizenak adierazoz. Lekua mugatua da eta izena emoteko epea irailaren 14an amaituko da. Edozelan be, informazino gehiago nahi dabenek 667-435570 telefonora deitu leikie, edota ehgam@yahooo.com posta elektronikora idatzi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu