Aurtengo Gorakada 2.0 indartsu dator
2010-09-15 11:45 MusikeaGOR diskoetxearen bilduma lana, aurtengo Gorakada bildumako hamaikagarrena da eta 'Gorakada 2.0' izena jarri deutsie diskoaren zabalkundea ez dalako euskarri fisikoan egingo, digitalean baino. Irailaren 1tik eskuragarri dago diskoetxearen webgunean.
GOR diskoetxearen bilduma lana, aurtengo Gorakada bildumako hamaikagarrena da eta 'Gorakada 2.0' izena jarri deutsie diskoaren zabalkundea ez dalako euskarri fisikoan egingo, digitalean baino. Irailaren 1tik eskuragarri dago diskoetxearen webgunean eta hilaren 7tik aurrera bestelako denda digitaletan be topau zeinkie, Itunes, Spotify eta bestelakoetan. Aurrerapen legez, Bizardunak taldearen bigarren CDtik ataratako 'Ardo Gorri Naparra' kantua deskargau zeinkie doban.
Honako taldeen doinuak topauko dozuez aurtengo Gorakada 2.0 diskoan:
- Bizardunak: taldearen bigarren CDa izango dana preparetan dabilzan bitartean (GOR diskoetxeak zemendian kaleratuko dauena), hona hemen diskoko aurrerapen bat, taldearen kontzertu basati batean grabautakoa: 'Ardo gorri naparra' abesti klasikoaren bertsinoa.
- Vendetta: taldeak igaz kaleratutako diskoa aurkezten jarraitzen dau sekulako arrakasteagaz. Lehenengo CD honetatik single barria da 'Soy de barrio', taldearen benetako printzipio-autorpena, mestizaia eta kulturen arteko buztarketeagazko gogoa argi ixten dabelarik.
- The Sparteens: orain dala urtebete hasi ginan Douglassek eta Mariederrek zuzentzen daben iparraldeko talde honi buruzko lehen singleak ezagutzen. 'Jo ta ke' kantua oso adibide ona da rock euskalduneko eta internazionaleko arrakastak ye-ye filtro batetik pasau ostean sortzen daben musikea zelakoa dan ideia bat egiteko. La Polla, Su Ta Gar, Nirvana edota Faith No More lako taldeak pasau izan dira, besteren artean, twist-irabiagailu honetatik.
- Memo: apurka-apurka ezaguna izaten hasi dan punk taldea dogu. 'Un idiota en el sol' kantua lehenego diskoak ('La alegría de molestar', GOR) ezkutatzen dauen abesti onenetako bat da. Punka letra zentzuzkoakaz eta energia askogaz joa.
- Mantisa: hardcore melodikoaren mugetatik abiatuz, Zarauzkoak estilo barrietara zabaltzen dira eszenatokian indarrik galdu barik. 'Zorritxarrez irribarrez' udabarrian GOR diskoetxeagaz kaleratu eben lehenengo diskotik ataratako lehen singlea dogu.
- Lauroba: 'Mugak itxita' Lauroba taldearen bigarren diskoa osotzen daben abesti onenetako bat da. Honakoan Ikerrek Kerobia taldeko Xabigaz konpartidu eban mikroa altxor bitxia abesti forman ixteko. Egunarekin diskotik ataratako abestia, 2010 urte hasieran editautakoa.
- Electric Riders: zaldun elektriko honeek ez dira hasibarriak. Oraingoan 'The Trial' euren azken diskotik ataratako 'Letting it shine' abestia aurkezten deuskue, GOR diskoetxeak pasa dan udabarrian editau ebana. Electric Riders rock psikodelikoaren mugen barruan dabil eta gogor dabilz musika honen zaleen zirkuluetan.
- 121 dB: Assaig/Error valentziarrek GOR diskoetxeagaz kaleratu daben bigarren lanaren izena da. Euren lurraldean sari ugari irabazi ditue eta orain Països Catalansera saltoa emoteko prest dagoz. 'Desviant les mirades' lana euren testuetan eta musikan azaleratzen dan lirismoaren adibide ona da. Hirukoteak diskoaren aurkezpen birea amaitu barri dau eta euren hirugarren lana preparetako asmoagaz dabilz.
- Salida Nula: Madrilgo ska talde honek hurrengo diskoa GOR diskoetxeagaz editauko dau Irailean. Aurrerapen moduan aukeratutako abestiak, 'Como vinimos al mundo' diskoaren izen bera daroa. Salida Nula taldeak momentuko ska egiten dau gazteleraz. Zuzeneko potenteak izanda, diskoa be abesti kantagarri eta jantzagarriz osotutako bildumatxua da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!